Filosofia
Egia da gizakiok geure buruari deitura laburtu egin diogula. Orain sapiens bakarrik erabiltzen dugu. Biak erabiltzea luzeegi iruditzen ote zaigu? Edo, bi aldiz sapiens jartzen dugunean errepikapen hutsa dela deritzogu?
Sapiens, Homo sapiens, gaurko gizakiaren espeziea da. Homo barruan espezie gehiago ere izan ziren, beste bi behintzat: Homo heidelbergensis eta Homo neanderthalensis, Homo sapiens espezietik gertuenekoak. Gizakia Afrikako sabanatan zutik jarri zenetik 10-15 bat espezie... [+]
Gauzak diren bezalakoak dira. Hori konprenitu eta aitortu behar dugu eta errealistak izan. Baina gauzak desberdinak izan litezke; hori ere ulertu behar dugu, eta onartu. Azken hori ez litzateke zehazki errealismoa, ez baitio erreferentziarik egiten benetan den horri, baizik eta posiblea eta potentziala denari. Baina, azken buruan, posiblea edo potentziala den hori ere bada, eta beraz, zentzu batean, erreala da. Film batzuetan ohar bat ipintzen digute hasieran, errealitatearekiko edozein... [+]
Errenteriako Emakumeen Etxean Marisa Hurtado filosofoak azalduko du emakume filosofoak zergatik izan diren isilduak historian zehar eta zergatik den garrantzitsua haien genealogia berreskuratzea. Emakumeen memoriaren inguruan antolatutako egitarau barruan eskainiko du hitzaldia, ostegun honetan.
Abenduaren 10ean, Euskal Herrian igaroko duen azken-aurreko egunean elkartu naiz Marina Garcésekin. Aurrez, Durangoko Azokan eta Kaxilda liburu-dendan ibili da, Denbora bizigarri baterako aurkezten. Nirekin hitz egin baino lehen, beste kazetari batekin zeukan hitzordua, eta nirekin hitz egin eta gero mahai-inguruan arituko da Jakin-eko Lorea Agirrerekin eta Badalabeko Goiatz Oiartzabalekin, baina diskurtsoaren jario gardenean ez zaio neke-izpirik sumatzen.
Bilbotik Gasteizera gindoazen auto bidaian, eta gure solasaldian jakin-mina sortu zitzaigun zein ote den bizitzaren galderarik garrantzitsuena. Semeak Big Bangera jo zuen, unibertsoaren sorrerara, eta, hortik tiraka, hau bota zigun: “Zergatik existitzen gara?”. Horra hor, bere ustez, bizitzaren galderarik potoloena. Alabak, aldiz, identitatearen kezkara eraman zuen auzia: “Zerk egiten gaitu gu?”. Zentzu horretan, ispiluaren aurrean bizi dezakegun esperientzia bat... [+]
Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa urdina eta zentzumenak prest. 14 ditu abuztuak, “93 egingo lituzke gaur amonak”, esan dit.
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu honetan kotxe zaharrak dira, batzuetan ez dabiltza, erregaia azkar agortzen dute, aldapa goretan trabatu egiten dira, jabeak botata utzita. Jabea diot, arima (psiké) ez esateko. Batzuetan autoak gurpil bat galdu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude salbu. Horiek ere kolonizatu behar dira gaixotasunen merkatuan!
Izan ere, eguneroko erritmo frenetikoa gelditu izanak “aisialdiaren gaixotasuna” ekar dezake. Horra hor denbora librearen ondoeza,... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu, ziurgabetasun garaiak datozkigula errepikatzen ari dira Europako zein itsasoz bestaldeko txorimalo bat baino gehiago. Europa ekialdeko basapiztia menderatu behar omen da,  kosta ahala kosta, Ekialde Hurbileko ankerkeriari... [+]
Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila bat.
Ez dudala dualista izan nahi, diot, dualista antropologikoa zehazki. Hau da, gizakiaz mintzo, ezin dut pentsatu bi substantziez osatuta gaudenik, bata fisiko-materiala eta bestea, esan dezagun espirituala,... [+]
Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.
Eduki arduraduna: Haritz Azurmendi.
Eduki kontrastea: Ekai Txapartegi.
Koordinazioa: Euskal Wikilarien Kultura Elkartea.
Bideoa: Hiru Damatxo.
Gidoia: Lander Arretxea.
Edizioa: Itziar Aranguren Arrizabalaga.
Off ahotsa: Klara... [+]
Badira ibilbide literario oso bat justifikatzen duten poemak. Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua da horietako bat. 1960ko hamarkadako euskal kultura berriaren funtsezko testuetako bat izateaz gain, hil berri den pentsalariaren gaztetako lan horri erreparatuta, gero jorratuko zituen ildo askoren aztarnak antzematen dira.
Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?
Zortzigarren saioa, eta zortzigarren saioko galdera, hauxe: zer da isiltasuna?
“Esan ezin denaz, hobe da isiltzea” esan zuen Wittgensteinek Tractatus liburuaren azken esaldi famatu hartan. Eta esan ezin horretan zeuden, haren ustez, munduan erreferente zehatzik ez daukaten gaiak: etika, estetika eta erlijioa. Horrela, isiltasun mistiko batean amaitu zuen logikako liburua. Gu, ordea, isildu beharrean, isiltasunaz hitz egiten ahaleginduko gara. Nola ulertu, nola pentsatu, nola adierazi eta nola bizi isiltasuna?
Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera... [+]
Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al gara?
Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu dezagun: "Modan jarri da emozioen inguruan hitz egitea, eta hitz egiten da asko, bai, baina oso gutxi hausnartzen da".
Errealitatea ipini dute zalantzan Imanol Alvarezek eta Iñigo Martinezek podcastaren bosgarren atalean... eta, errealitatea da, saioaren laburpena den artikulu hau, solasaldiko gogoetak brotxa lodiz jasotzera baino ez dela heldu.
“Heldua izatea errealitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu oraindik ere errealitateak harritzen zaitu, entzule? Pentsalari presokratikoak errealitatearen oinarriaren bila aritu ziren: zer da aldaketa guztien atzean irauten duena? Ura, sua, lurra, haizea, zenbakiak, atomoak… Zein helduleku daukagu? Zeren gainean ari gara flotatzen? Gaur errealitatea zalantzan jarriko dugu Imanol... [+]
"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.
Platonek jasotako “Oturuntza” liburu klasikoan, gonbidatuek maitasuna definitzeko diskurtso bana jorratzen dute. Hala dio batek: "Ausart jokatzeko kemena ematen du; maitaleak eta maiteak osaturiko armada gaindiezina litzateke". Beste batek, ordea, honela definitzen du: "Maitasunak muturreko elementuak adiskidetzeko gaitasuna dauka: hotza eta beroa, lehorra eta hezea… aurkakoen harmonia kosmikoa horri esker suertatzen da". Eta horrela, definizioz definizio,... [+]
Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?
Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan Maddi Nazabal filosofo eta irakaslearekin solastatu da Iñigo Martinez. Gako bat, hasteko: haurrak heriotzara gehiago hurbiltzen dira kuriositatetik, penatik baino.
Ba al da gure bizitza zeharkatzen duen galdera basatiagorik heriotzari buruz egiten ditugunak baino? Nola aldatzen da bizitza galtzearekiko dugun begirada heldutu ahala? Maddi Nazabal filosofo eta irakasleak dio haurrak beldurretik baino, kuriositatetik hurbiltzen direla heriotzara. Beste behin, badugu zer hausnartu eta zer ikasi beraiengandik.
Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu... [+]
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe sortzen.
Oiartzungo haur filosofia esperientzia baten berri izan dugu Galdera Basatiaken bigarren kapitulu honetan: besteak beste, nola heldu ziren 11 urteko haurrak herriko lorategi bati aitzinako filosofo alexandriar baten izena ipintzera.
Galdera Basatiak podcastaren bigarren saioan Malen Etxebeste eta Xabi Salaberria gonbidatu ditugu. Etxebestek haur filosofia saioetan parte hartu zuen umetan, eta orain ere filosofia mundutik hurbil dabil. Salaberria, 1545 argitaletxeko kidea da, eta urteak daramatza tailer hauek antolatu eta gidatzen. Euren esperientzietatik hitz egin dute irudimenaz eta literaturaz Iñigo Martinez Peñarekin.
Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz gogoetatu: haurtzaroa delako galderak egiteko aldirik interesgarriena. Zentzurik baikorrenean, haurtzaroa da denbora galtzeko momentua. Horixe lehen kapitulurako gaia.
Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. “Erantzunen bila” aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak gaur abiatu duen podcastean.
Lehen kapituluan, haurtzaroa abiapuntu hartu eta podcast seriearen marko orokorra marraztuko du Martinezek: bere buruarekin gogoetatuko du, baina jendearen audio laburrez eta filosofia liburuetako erreferentziez hornitutako ahotsak... [+]
Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA komunikabideak eskainiko dio horretarako mikrofonoa: zortzi igande hartuko ditugu horretarako, apirilaren 6an hasita.
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik uzteko momentua, erantzunak emateko edo jasotzeko urgentziarik gabe.
Kontua da, egun, jolasteko edo galdetzeko eta ulertzeko denbora murrizten ari zaigula. Erabakiak hartu behar dira, arin! Berehalako emaitzen... [+]
Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita Silvia Federiciren iruzkin bati ere, Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoaren finalean.
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen dituztenak: Descartes-en Arrazionalismoa, arrazoian oinarrituta, eta Locke eta Humek errepresentatzen duten Enpirismoa, esperientzian oinarrituta.
Descartesek “cogito ergo sum” esaldian laburbiltzen du... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek ere gustura definitzen dute haien burua ekintzaile gisa. Agian aurreiritzi gutxiagoko terminoa ematen duelako? Badirudi klase sozialetatik kanpo dagoela… Baina Elon Musk eta Mark Zuckerberg saltzen dira, adibidez,... [+]
Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona izatea zer den badakidala, zu ulertzea behar dut; alabaina, zu pertsona bazina jada ezagutuko zintuzket.
Hortaz, besteak ez-pertsona gisa ulertu baino lehen, ez dugu guk, nik alegia, neure burua pertsonatzat hartu behar?... [+]
Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde eguzkitsuan. Torresek ezagun du oinarri teoriko-akademiko sendoa; bere hitzetan, sormen-jarduna “osatzeko” balio izan dio.
Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita, pertsona bat begira harrapatu dute, eta lotsa sentitzen du. Egungo pantailetan, aldiz, begira dagoena harrapatuz gero, berarekin batera begiratzeko gonbidapena jasoko dugu: “Hara! Eseri eta ikusi bideoa... [+]
Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.
Egun, lagunak erosteko aplikazio asko daude: AlquiFriend eta Ameego dira ezagunenak, eta, antza, oso ondo funtzionatzen dute, batez ere Ameriketako Estatu Batuetako hiri handietan. 600.000 erabiltzaile inguru dituzte. 120 dolar norbaiti ordaindu, eta ordu pare batez zurekin joango da nahi duzun jatetxera, erosketak egitera edo paseatzera. Egiten dituzun txisteei gogoz egingo die barre eta izugarrizko arreta jarriko die esaten dituzun gauza guztiei. Eztabaidarik eta desadostasunik gabe zurekin... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika, psikoanalisia, desira eta arreta.
Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu izan du Huik –monolaborantzarekin alderatu liteke agian–, eta teknoaniztasuna eta kosmoteknika aldarrikatu. Silicon Valleyko kontakizun bakarraren aurrean, lekuan lekuko jakintzak, kosmobisioak eta, noski, teknologiak.
Gorputzaren gaiak pisua hartu du egungo diskurtsoetan, era askotara agertzen zaigu. Hala ere, eztabaida berri samarrak dira: beste garai batzuekin alderatuta, gorputza nahiko baztertua egon da Mendebaldeko pentsamenduaren historian.
Niri, egia esan, lagungarria egiten zaizkit Jacques Lacan-ek erabilitako hiru terminoak gorputzaren gaiari aplikatzeko. Sinbolikoa, irudimenezkoa eta erreala. Hiru hari, gorputzera bide desberdinetatik hurbiltzeko, gaia sinplifikatu gabe. Askotan entzuten... [+]
Karl Marx alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen, bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik.
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatutako proiektua da eta Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratzen da ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzeaz.
Eduki arduraduna: Jonathan Lavilla de Lera
Eduki... [+]
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatutako proiektua da eta Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratzen da ikus-entzunezko eta diseinuzko edukiak lantzeaz.
Eduki arduraduna: Jonathan Lavilla de Lera
Eduki kontrastea: Itsaslore Yarza
Koordinazioa: Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Bideoa: Hiru Damatxo
Gidoia: Lander Arretxea
Edizioa:... [+]
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen periodistiko-filosofikoa egin zuen Arendtek New Yorker aldizkariarentzat, eta kronika horiek bildu eta beste hainbat apunte berreskuratuta argitaratu zuen liburua. Polemika piztu zuen: Eichmannen erruduntasuna ukatzen ez bazuen ere, gizon... [+]
Palestinarrek pilotu israeldar bat bahitu, epaitu eta urkatuko balute, ez litzateke gauza bera?”. Halako eta bestelako galderei erantzun nahian, Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen liburua abiapuntu izanda, mahaiaren bueltan elkartu ditugu bi filosofo eta politologo bat, hainbat termino gaurko egunera ekartzeko. Ingurumarietan mintzatu eta harilkatu dira, baina bi kezka hauek izan dituzte patroi: zer nola erreproduzitzen da gaur egun gaizkiaren hutsaltasuna? Eichmannen tankerako figurarik identifika dezakegu?
Mahaikide izan ditugu Yolanda Barrios, filosofia irakaslea eta Agora filosofia elkarteko kidea; Mijo Lizarzaburu, filosofoa eta militante transfeminista; eta Mario Zubiaga, EHUko irakaslea eta politologoa.
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen periodistiko-filosofikoa egin zuen Arendtek New Yorker aldizkariarentzat, eta kronika horiek bildu eta beste hainbat apunte berreskuratuta argitaratu zuen liburua. Polemika piztu zuen: Eichmannen erruduntasuna ukatzen ez bazuen ere, gizon arrunt eta inkontziente gisa deskribatu zuen Arendtek, hain obedientea zena aginduekiko, ongia ala gaizkia egiteak ez zuela batere axola. Eichmann deskribatzeko, filosofiaren ikasgaietan hain ezaguna den terminoa sortu zuen Arendtek: gaizkiaren hutsaltasuna.
Liburua euskaraz irakurtzeko aukera bagenuen lehendik ere, baina Katakrak argitaletxeak, urteurrenaren aitzakia hartuta, itzulpena egokituta berrargitaratu du.
Gaizkiaren hutsaltasuna gisako kontzeptuak, obedientzia eta desobedientziaren antzera, gaur egunean nola erreproduzitzen diren aztertzeko ahalegina egingo dugu filosofo eta politologoen arteko mahai inguruan. Aurrez, baina, testuinguru apur bat.
Zure arreta harrapatu nahiko nuke, irakurle; artikulua dastatzeko gogoa piztu. Ezinezko helburua? Egun, irakurketaren bidez norbaiten arreta harrapatzea gero eta zailagoa omen da. Irakurtzea ez omen dator bat egungo estimulazioaren intentsitate eta abiadurarekin; ez omen du bat egiten irudi, bideo, albiste eta iragarkien tsunamiarekin, zapping etengabearekin… Hala al da? Sarritan entzuten dira arretaren krisiari buruzko aipamenak. Literatura edota filosofiako hainbat irakasle lagunek,... [+]
Jakinduria eta argia lotzeko tradizioa oso zaharra da. Indoeuropar hizkuntzetan biak estekatzen dituzten metaforak hain dira ohikoak, hain daude sartuta, non ez baitira ia kontzienteki sumatzen. Baina ez horietan soilik, gureak ere lotura bera du berezko: argia esaten diogu pertsona azkarrari eta adimenaren argiaz hitz egiten dugu. Erlijioak jakinduriaren bidea argitsua dela esan du maiz (arrazoi eta fedearen arteko aurkakotasuna disolbatu nahian), gogora dezagun Ego sum lux mundi leloa edo... [+]
Ibai Atutxak eta Garazi Arrulak "Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista" liburutik abiatuta, gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertu dute. Kritika eta praktika marxista, transfeminista eta dekolonialen pentsamoldeak oinarri hartuta.
Zergatik ez landu eskolan elkarrizketa filosofikoa txikitatik, pentsatzen ikasteko, ideietan sakontzeko, edukiak kritikoki aztertzeko? Gogoetatzen nola i(ra)kasten den, galdera onak zeintzuk diren, iritzi “desegokien” aurrean zer egin… galdetu diogu Miren Camison filosofoari. Elkarrizketa filosofikoak gidatzeko abiapuntua ere eman digu: guk geuk ditugun aurreiritzi eta dogmak gainetik kentzea, “geure burua berrikusten dugularik garbiago egongo garelako haur eta gazteekin filosofia jorratzeko”.
1596an jaio zen, Frantziako familia burges batean. Lehenengo filosofo modernoa esaten zaio. Metodo zientifiko iraultzaile bat proposatu zuen eta “razionalismo” izenez ezagutzen den korronte filosofikoaren ordezkari nagusitzat jotzen da.
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatutako proiektua da eta Hiru Damatxo ekoiztetxea... [+]
Platon Atenasen jaio zen, K.A. 427. urtean. Greziako zibilizazio aurreratuan familia aberatseko kide bati zegokion heziketa jaso zuen. 20 urte zituenean ezagutu zuen Sokrates, eta liluratuta, bere ikasle izatea erabaki zuen. Filosofia eta egia aztertzea izan zen, ordutik aurrera, bere eginkizun nagusia.
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Supergizakia. Txoria? Hegazkina? Ez, Supergizakia kontzeptu filosofikoa da, eta Nietzschek garatu zuen. Nihilismoa, bitalismoa, supergizakia, botere-nahia… autore emankorra eta influentzia handikoa izan zen.
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatutako proiektua da eta Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratzen da ikus-entzunezko eta diseinuzko... [+]
Filosofia irakasleoi Pentsamendu Kritiko eta Autonomoa irakasgai berria ematea tokatu/ko zaigu. Honelako ikasgaia egotearen egokitasuna gogor kuestionatu dut artikulu batean orain gutxi. Arrazoiak ematen saiatu naiz. Ez, besterik gabe, “nire arrazoiak”, hor gera daitezen, besteen arrazoien ondoan, hodeiean betirako pdf batean izoztuta. Arrazoiak ematearen helburua edonork eztabaidatu ahal izatea da. Zailak, korapilatsuak baita itsusiak izanda ere, arrazoiak eskuragarriak izan behar... [+]
Urriaren 9an hil da Bruno Latour, filosofo eta soziologoa: pentsamendu ekologikoa berritu du, ez-gizakiak berriro politikara ekartzearen alde eginez. Bruno Latour bihurria zen. Intelektual handi honek ez zeukan ezer pontifikatzailetik, ez gogorretik, beregan dena zen borondate ona, baizik, jakinmin irribarretsu eta probokatzaile batek inspiratua. Izaera horrek ez dio eragotzi garatzea pentsamendu bat jada ‘mainstream’ denetan nagusi bihurtu dena, nahiz eta oso eztabaidatua izan zen hura garatzen hasi zenean “Ez gara inoiz izan modernoak” [Nous n’avons jamais été modernes] liburuarekin 1991n.
Boris Pahor zendu da. 109 urterekin. Senekari arrazoi emanez, bizitzaren laburtasunari dagokionean. Nahiz ez zen izan bizidunen arteko bat, 1945etik, ezpada Natzweiler-Struthofetik bizirik ateratako bat, alegia hilen artetik. Bizirik atera izanaren erruduntasunak jota bizi izan zen, beraz, gehienera. Desleialtasuna ote da biziraun izana, osoki, gainera, are gozoki? Halako zalantzak aletu zituen Necrópolis izeneko liburuan, turista talde frantziar baten alboan, hogei urteren buruan... [+]
Hannah Arendt 1906an jaio zen, Hannoverren, Alemanian, jatorri judutarreko familia jaso eta jantzi batean. Oso txikitatik antzeman zuen judu izaera horrek desberdintzen zuela. 1941ean, New Yorkera jo zuen bere bizitza berreraikitzeko aukeraren bila. Pixkanaka aurkitu zuen bere lekua: garaiko zirkulu intelektualetan murgildu zen, unibertsitateko irakasle izan zen. 1975ean hil zen, Gerra Hotzean.
Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egiten dituzte, euskarazko... [+]
MZk nik baino hobeki esplikatzen baitu –eta Senekak baino, gaurkoago–, esan dezagun harekin, baiki, betirako bagina bezala bizitzeko joera dugula, joera tentela. Eta, halaber, heriotza gure bizitzatik egoztekoa. “Gure gizarteek herio usaineko edozer ezkutatu eta kanporatzen dute”, dio MZk: “Berriki arte, zaharrak etxean zeuden, eta itzaltzen zihoazen bitartean bizitza biloben bitartez berritzen ikusten zuten. Ontsa hiltzeko bide bat zen. Aldiz, orain,... [+]
LOMLOEk dakarren metodologia interdiziplinarra praktikara eramateko gakoak, ikasleek errepikatu ala ez erabakitzeko irizpide polemikoak, filosofiak azkenean curriculumean izango duen presentzia, edukietan ikuspegi feminista txertatzeko neurrien eraginkortasuna... aztertu ditugu, Espainiako azken hezkuntza legeak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan izango duen eragina neurtu asmoz. Aldaketarako prestatzen ari diren irakasleengana jo dugu iritzi eske.
Puntxa galtzen ari gara: Seneka aipatu, laburzki bada ere, eta haren irakaspen handienetako bat ekartzeko aukera galdu, bizitza guztian lagun izan dudan ideia bat, irakurri nuenetik bederen –MZri irakurri nion egiazki, baina orain badakit dela Senekarena–. Gehiengoaren iritziaren kontra, zeinaren arabera bizitza gauza laburra den, eta bizialdia arin baino arinago iragaten zaigun: “Ez dugu asti gutxi, berau soberan galdu bai, egiten dugu”. Alegia, aski luzea dela bizitza,... [+]
Filosofia haurrekin lantzea erronka potoloa izan daitekeela pentsatu dezakegu, baina hain juxtu “filosofatzea naturala da haurtzaroan, umeek berezkoa dute filosofatzeko, galderak egiteko, jakin-minerako... gaitasuna, eta izatekotan adinarekin goaz hori guztia galtzen”. Adibiderako, 10-12 urteko gazteekin Usurbilen egin berri duten tertulia filosofiko mamitsua.
Eta maitasuna bada, Badiouren hitzetan, biren artean mundua esperimentatzea –berak dio bi, baina esan dezagun hiru, lau, nahi beste–, norbere bulkada soiletik haragoko mundu bat eraikitzea, diferentzia zer den probatzea, zer litzateke, ez bada gauza antzekoa, laguntasuna? Badiou: “maitasunak, iraupenean batez ere, laguntasunaren ezaugarri positibo guztiak ditu. Baina maitasuna lotuta dago bestearen izatearen osotasunarekin”. Diferentzia handirik igartzen ez, eta... [+]
"Ikasturtea hasi berritan, auzoko eskola-umeen zalapartak entzuten nituen nire gelatik: bizitzaren eztanda zen musika hori; bizitza berri trinkotu baten itzulera udazkenaren lehen egunetan. Udazken epel eta hezean, erabatekoa ezingo zela izan jakinda ere, nabarmena genuen normaltasun apur baten irrika. Neguaren atarian, azken aldiko mamuak gero eta ilunago ageri dira berriz ere". Hemen Juan Gorostidi ARGIAko kolaboratzaileak bizi dugun garai kolapilatsuen aurrean egindako hausnarketa.
Lege berria dator hezkuntzan, bertsolari txapelketa nagusia edo joko olinpikoak lau urtetik behin dira eta hezkuntza legearen aldaketa, egutegi kristauan jaiegunak bezala, ez da erregularra baina antzera. Lege honek curriculum bat dakar besapean, irakasleon lana gidatzen duen Biblia, oposizioen jaunartzetik pasatu ezean, gurea ere inork irakurtzen ez duena. Hau honela, eta oraingoan ere, badirudi filosofiaren presentzia agindutakoa baino eskasagoa izango dela, kantitatean eta kalitatean. Biak... [+]
Filosofia derrigorrezko hezkuntzatik desagerrarazi nahi du Espainiako lege berriak, eta dituen eskumenak baliatuz ikasgaia blindatzeko eskatu diote Jaurlaritzari hainbat Filosofia irakaslek, ikastetxe guztietan eskaini dadin, “pentsatzen ikasteko eta autonomia kritikoa eraikitzeko” beharrezkoa dela ulertzen baitute.
LOMLOE legearen diseinu berria prest du Espainiako Hezkuntza Ministerioak: bigarren hezkuntzan ikasgai gehiago izango dira eta Batxilergoan bost adarren artean aukeratu beharko dute ikasleek –orain hiru dira adarrak–. Bigarren hezkuntzatik Filosofia ikasgaia desagertzen dela-eta, kritikak jaso ditu erabakiak, hainbat ikaslek inoiz Filosofia jaso gabe egingo duelako hezkuntza ibilbidea.
Ezagutza gabeko gizarterik ez dago; zientzia ezagutzan oinarritzen da eta baita artea ere. Eta ezagutzaren zaindari eta eragile da filosofia. Eta ez da nik esaten dudalako edo zuk horrela irakurtzen duzulako, baizik eta hitzak etimologikoko hala diolako. Giza ezagutzan ezagutza ezagutzaren gain sortzen denez, ezagutza landu behar da. Eta ezagutzak zer behar du? Ezagutzak aldi berean dena eta ezer behar dezake, alegia. Eta guztiaren oinarrian filosofia dago. Eta filosofia ezagutzaz haratago doan jakintzaren inguruko jarrera eraikitzaile, sortzaile eta adiskidetsua da. Horrela ba, filosofiaren inguruan hurrena dator.
Atenas, K.a. V. mendea. Periklesek deituta, Diotima Mantineakoa emakume apaiza eta filosofoa hirira iritsi zen, hamar urtez luzatzen ari zen izurri agerraldia eteteko, jainko-jainkosen laguntza bila zezan.
Herrenka dabiltza artea eta pentsamendua, pausajea bateratu ezinda. Krisian da lehen abangoardietatik arte ekoizpenari lagundu izan dion diskurtsibitatea, kasik akademia merkantilista batera murriztua –horrek dakarren guztiarekin–. Euskal arte sisteman ere apenas dago eztabaida kritikorako fororik. Artista garaikideak urrutiratu egin dira Oteizaren garaietatik herenegun arte baitezpadakoa zirudien kontzeptualizazio teorikotik. Panorama horretan, premiazko bihurtu da arte kritikaren oinarrizko izpiritua berreskuratzea: orain eta hemen gertatzen ari dena iruzkintzea.
Agustin Arrieta irakasle preziatua da EHUko filosofiako ikasketetatik igaro direnentzat. Fakultate eremutik kanpo ez da oso ezaguna, nahiz eta liburu mordoxka bat argitaratua duen dagoeneko; batez ere filosofiari buruzkoak –besteak beste, Sinesmenak eta usteak, Arimak eta balioak, Filosofiarako sarrera bat, Zientziaren argi-itzalak–, baina baita literatur sormenezkoak ere, ipuingintza generoaren barruan –Istripuak, Irlak–. Akaso filosofiak eskatzen duen patxada, zehaztasuna eta estiloa espektakulu mediatikoarekin ez delako ondo bat etortzen izango da, baina ez gabiltza handizka Arrieta gure arteko pentsalari finenetako bat dela badiogu. Bere azkeneko liburua da Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat, iazko urte bukaeran argitaratua eta garai horretako liburu-zurrunbiloan apur bat oharkabean igaro zena.
Pandemia heldu artean, “osasunaren aldeko” eta “gaixotasunaren aurkako” gerran, ia egunero heltzen zitzaizkigun frontetik berriak, onak gehienetan: botika berri baten onarpena, minbiziaren aurkako terapia berritzailea… Osasun (ia) perfektu baten aldekoa zen gure Ebanjelio Berria: gaixotasunaren eta izurri guztien amaiera iragartzen zuen bizitza eternal beti gazte baterantz ginderamatzan kohetea.
Baina larrialdiak tupustean aldatu du pertzepzio hura, eta barea zirudiena, enbatak jotako itsaso zakarra bihurtu zaigu. Osasunbidean geundenok, Patogenian murgildu gara modu Pandemikoan. Pato hori gaixotasuna da, baina baita pathos ere, patua. Gen, sortzea da. Patogenia: gaixotasuna sortzeko gaitasuna, baina baita destino bat sortzekoa ere. Pandemia: Pan (osoa) eta demos (herria): “Guztioi dagokiguna”, beraz.
Gerra aipatu dut, agintarien hizkuntzari men eginez, eta gerra guztietan, egia, lehen gorpua. Ez dugu ur handietako murgilketa honetatik onik ateratzeko pretentsiorik, beraz. Hiru agertokiz arituko gara: bat, krisi sanitarioa; bi, pandemiaren iturria; eta hiru, lurrikara ekonomiko-produktiboa. Bigarren atalean, prozesu honek azaleratu dituen zenbait eztabaida eta lerratze komentatuko ditugu. Jakinda ere berehalako erantzun edo erabakirik pertsonalena, eta gogoetarik “abstraktuena”, uste ohi dugun baino korapilo estuago batez daudela lotuak. Osasunaren analogiari jarraiki, diagnostiko baten ondoren, pronostiko eta tratamendu politikoez arituko gara.
(Larrun-eko azala: Joseba Larratxe, Josevisky)
Euskal Herriko hogei pentsalari baino gehiago bildu dituen Pandemia eta gu plataformaren helburua da bizi dugun krisiaren azterketa plural bat egitea, "hemendik eta hemengoentzat".
“Etorkizuneko, barneko eta mugatu gabeko arrisku baten aurreko segurtasunik eza” gisa definitzen du hiztegiak “antsietate” hitza. Konfinamenduak agerian utzi dituen gauzen artean, sentsazio horrek gaur egungo gizartea artikulatzeko daukan ahalmena dago. Eta kulturgintza ere ez dago bizitzeko modu angustiagarri horretatik aparte.
Erdi Aro berri baterantz gindoazela iragarri zuen duela lau urte inguru. Ez alferrik, Globalizazioak: Erdi Aro Berria eta diferentzien itzulera idatzi zuen 2015ean. Koronabirusaren izurriak egiantzaren errematea eman dio iragarpen hari. Utopian ez eta apokalipsiaren kontzientzian jartzen du esperantza, inon jartzekotan. “Guztiok pentsatzeko ordua da; dena beharko dugu, eta denborarik ez dugu”. Literatur kritikatik hasi zen duela dozena urte pasatxo, eta gaurko munduadia eta haren zulo-ertz-argiak pentsatzen dihardu egun: geopolitika, ekonomia, filosofia. Pentsamendua. Kultur ekoizpenen azterketetatik abiatzen da errealitateren disekzio zorrotz bezain sakonak proposatzeko, aho bilorik gabe, probokatzaile zenbaitetan, garaiaren konplexutasun zein erronkei muzin egin gabe.
Ohiturak eta bizitza nola aldatu daitezkeen, edota sistema kapitalistak krisi ekonomiko eta sanitario hau bere erara erabili ahalko duen aztertzea, COVID-19 garaietako eztabaida politikoetan eta sozialetan azaleratu diren auziak dira. 2014an, Hijos de la noche (Bellaterra) liburuan [Gauaren semeak, euskaraz], Bartzelonako Unibertsitateko filosofia irakasle Santiago López Petitek jada bazioen bizitza erronka bilakatzen dela herritarrak anomalia gisa hautematen direnean eta errealitatea aldatu asmoz, bizitzarekin hiltzeraino borroka egiten denean. Deleuzeren eta Foucaulten tradizioaren, zein Negri, Panzieri eta Trontiren Italiako marxismo heterodoxoaren eraginaz, larrialdi sanitarioak ireki ditzakeen eszenatokiei buruz hausnartu du López Petitek.
“Gizakia izaki soziala da” (Aristoteles, KA 384-322). Egia esan, tipo horrek hitz horiek esan zituenean zenbateko eragina izango zuen bazekien galdetzen diot neure buruari momentu jakin batzuetan.
Zuri ere iritsiko zitzaizun telefonora koronabirusa AEBek zabaldu dutela dioen artikulu edo bideoren bat. Horrelako konspirazio teoriek diotena egia edo faltsua den galdetzetik harago, mota horretako mezuen zabalpena ez da oso sintoma ona gauzak beste era batekoak izatea nahi luketenentzat.
Ohiko filosofoek esan zutena ikastetik harago ez al luke joan behar Filosofia ikasgaiak? Nola i(ra)kasten da pentsatzen? Zergatik ez hasi Filosofia ematen Batxilerra baino lehenago? Nola ebaluatzen da filosofia? Zein ekarpen egin diezaioke filosofiak egungo hezkuntza –eta gizarte– ereduari? Ezinbestean, galderaz gainezka hurbildu gara filosofia eta hezkuntzaz solastera, Iñigo Martinezekin.
Facebook-eko Hondarbiko Hitzak orrialdeak bertako hitz, esamolde eta abarrak argitaratzen ditu tarteka. Arrakastatsua da; post-ek erreakzio andana sortu ohi dute herritarren artean.
Behin irakurritakoaren arabera, gaztelaniaz ohikoa den esaera zaharra honela esaten da Hondarribian: “Pittittua ikusita mutilla”. Uste dut esanahia argi dagoela. Lagunei esan nien gustatu zitzaidala, horrela, bustidura eta guzti, eta nire euskal atsotitzen errepertorio urrian sartuko nuela. Berehala... [+]
Bizitzan aitzina egin ahala, burugogorrenak ere lezio pare bat ikasiko du neke handirik gabe. Bata, denboraren joan-etorria aldakorra dela oso. Haurtzaroko erritmo motela gaztetan azkartzen hasi eta, bat-batean, berrogei urteren bueltan, sekulako abiadura hartzen du, guztiok ikaratu eta zorabiatzeko modukoa. Adiskide batek argi esan zidan lehengo egunean, kafetxo bat hartzen ari ginela:
– Ikaraturik nago denborak hartu duen martxarekin. Hau ziztu bizian doa, hobe denbora behar bezala... [+]
Artikoan zehar bidaiatzen dabiltzan izotz-hausleak dira esaldiak. Batzuek krosko fina daukate, kolperik suabeenak ere zulatuko ditu. Badira geruza sendo asko dituztenak. Horiek kostaldeko arroken kontra talka egin dezakete eta tinko goiari eutsi.
Filosofia gizarteratu nahi dute, eta hilean behin Pote Filosofikoak antolatuko dituzte, Tolosaldean eta Goierrin; lehena, asteazken honetan, Tolosako 3 tabernan izango da.
“Joxe Azurmendi: euskal pentsamenduaren ur-jauzia” kongresua asteazken honetan abiatuko da Donostian. Hiru egunez, Zegaman jaiotako filosofoaren obra aztertuko dute hainbat adituk San Telmo Museoan egingo diren jardunaldietan.
Filosofo australiarra da Peter Singer, 72 urtekoa; 1975ean Animalien askapena liburua idatzi eta, kritikak ugari bildu ditu hemen gaindi, batzuk zakarrak.
Esperimentazioan eta hazkuntzan abereekin erabiltzen diren torturak jorratzen ditu Singerrek, eta elikagai begetalen abantaila anitzak azpimarratzen. Kulturetan, erlijioetan edo filosofian izan diren jarrerak ere aztertzen ditu, zoliak zein traketsak. Traketsetan Descartes ahaztezina: sentsibilitaterik gabeko makinatzat jotzen zituen... [+]
Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua egiten dutenekin bilduta, erantzun erabatekoak baino, galdera berriak planteatzekoa. Zaragozako Unibertsitatean filosofia klaseak ematen ari da azken urteetan eta 2002tik bultzatu du Espai En Blanc proiektua ere, zeinaren helburuak diren pentsamendu kritikoa sustatzea eta filosofia eta ekintzaren arteko aliantza berriak imajinatzea.
Iraganean esklaboak beti jakin zuen bera eta nagusia ez zirela berdinak. Kapitalismoan, aldiz, harremanak hain deformatuta daude eta trukea hain alienatuta, ezen historiako bi klase ezberdinenek kapitalak eta lanak berdinak baitirudite.
6-16 urteko haur eta gazteekin filosofia lantzen hasi dira Oiartzunen, eztabaidatzeko, begirada kritikoa eta gogoeta xaxatzeko, galderak eta zalantzak trukatzeko… eta zera deskubritu dute: galdera asko eta galdera inportanteak dituztela haurrek, eta hausnarketa oso interesgarriak egiten dituztela, sarri helduei otuko ez zitzaizkigun ikuspuntuak, beharbada ez daudelako hain kutsatuta eta mundua aztertzeko begirada freskoa dutelako oraindik.
Michel Foucaulten Haragiaren aitorpenak argitaratuko da ostegun honetan, Sexualitatearen historia-ren azken liburuki argitaragabea.
A. Arrieta, G. Biurrun, X. Galardi eta A. Zelaietaren mahai-ingurua, 2016ko irailaren 23an Donostiako KM Kulturunean, Agora Filosofia Elkarteak antolatuta.
Troll-a naiz sare sozial batean, jendaurrean erakusten dudan jarrera politikoaz oso bestelako iritziak plazaratzeko. Gertuko lagun batek oparitu eta eskainitako liburu bat saldu dut bigarren eskuko liburu denda batean, eskaintza idatzita agertzen zen orrialdea erauzita. Ez diot lagun on bati inoiz kontatu bere senargaiarekin sexua izan dudala, biak etxean zeudela. Auzokidearen WiFia erabiltzen dut. Nafarroako politikari garrantzitsu baten argazkia dut streaper batekin, inori erakutsi ez... [+]
Lur eremu soildu horretatik eta Joxe Azurmendik iragarritako hegemoniaren inperatibo kategorikoen aurrean ez digute deusik lagunduko ez folklorismo zaharkituek, ez adierazle hutsal berrituek.
Etxea hustu. Gainezka egiten diguten trasteez libratu. Loturak askatu. Modu minimalistagoan bizi. Halako kontsignak dira zorionerako errezeta berria. Garbiketa egiteak lekua sortu eta sentsazio ona uzten du. Baina nik ez dut nahi histeria horren presioaren mende bizi, bota nezakeen gauza bakoitzagatik kontzientziaren har gaiztoa aditu. Kaos dosi bat onartu nahi dut nire etxean.
Gure auzokoak inoiz bukatzen ez den lana izaten du. Behar ez dituen gauzak kutxa batean sartu eta kalera ateratzen... [+]
Izpiritu kritikodun herritarrak lortzeko bidean, hezkuntza eta komunikabide libreak ezinbestekotzat ditu Normand Baillargeon filosofo quebectarrak. Bidea nekeza delakoan, herritarrei giltza batzuk eskaintzen ari da. 2005ean atera zuen Petit cours d’autodéfense intellectuelle (Autodefentsa intelektualerako ikastaro txikia) liburua, Quebecetik at ere arrakasta ezagutu duena.
Hainbat egunez etxeko garbiketa sakon bati ekin eta gero, iritsi naizen ondorioen bilketa ez zorrotz hau egin dut:
Asko falta zaidala oraindik.
Egoera berriek besteen pausoari segi ezinean uzten gaituzte batzuetan. Halere, gure ezinaren zergatia ulertzen dugun bitartean konponbidea aurki dakioke, horretarako, interesa, gogoa, nahia eta ahala jarriz. Baina askok, hainbat gertaera, barre egin eta atzera geratu den jendeari buruzko pasadizo xelebreak entzuten diren erosotasunez irensten ditu. Niri, ordea, garai batekoek ez zekiten hura ikasteko ahaleginean, haien pasadizoak pasa, esperimentatu, bizi… beharreko kontuak iruditzen... [+]
Diruak dirua ekartzen baitu, tautologikoa den legea errespetatuz, dirua gehien dutenak gero eta aberatsagoak izanen dira. Matematikoa da, sistemaren logika. Beraz, urtero, Oxfam Solidarité erakundearen zenbakiak ezagutzen ditugunean, zergatik gelditzen gara harriturik eta aho bete hortz? Duela gutti, Akizen, Bizi! mugimenduko Jon Palais militantearen epaiketa izan da. Militantea epaitu zuten, paradisu fiskalak salatzeko banku batean kadira batzuk lapurtu zituelako. Uste duzue, ekintza... [+]
Postfaktiko hitza asmatu zen Trumpen kanpainaren inguruan. Alemaniako Hizkuntza Akademiak (Gure Euskaltzaindia) 2016 urteko hitza aukeratu du. Postdemokratiko ere asko erabili da. Thomas Morusek Utopia argitaratu zuenetik 500 urte bete ziren 2016an; postutopiko ere izan liteke bizi dugun garaia.
Orri gutxiko liburua da Utopia. Irakurleak ez du bertan aurkituko gizarte idealaren irudirik. Liburuaren bigarren zatian deskribatzen den Utopia izeneko uhartean: ez dago jabetza pribaturik. Ez dago... [+]
Erraz ematen ditugu aholkuak. Aisa eskaintzen ditugu geuk gauzatzen ez ditugun hitzak. Eguneroko praktika zabaldutzat hartzen ahal da aholkularitza, diruarenganako fede itsua ia bezain unibertsaltzat. Baita urte zaharra eta urte berria elkarrekin topo egiten duten egunotan ere.
Aholkuak oparitzen ditugu Eguberriak ospatzeko-edo antolatzen diren otorduetan. Denbora luzean egon gaitezke mahai berean bata bestearen ondoan, eta hizpide egokia aukeratzea ez da beti samurra izaten. Aholku... [+]
Wikipediak dioenez, sentimentalismoa mugimendu literario eta filosofiko bat izan zen –Gotthold Ephraim Lessing idazle alemaniarrak Empfindsamkeit deitua–, eta sentimentalismo erlijiosoa eta morala ere ekarri zituen berekin. XVIII. mendearen bukaeran sortu zen, mende bat lehenago abiatua zen Argien Garaiko arrazionalismoari aurka eginda.
Sentimentalismoak Erromantizismoari ireki zion atea, eta, mugimendu sentimentalistaren parte izan ziren sortzaile ugariez gain (Samuel... [+]
Gaia: Feeling high on Hermannplatz. Nor da Hermannplatzen droga baten eraginpean bezala, zeruetan sentitzen dena? Eta zer dela eta bizi du flipaldia? Mezuaren bidaltzailea identifikatu gabe, izenburua aski izan da bideoan klik egiteko. Hermannplatz, beraz; gentrifikazioak honezkero gurutzatu duen bi auzoren mugan kokatuta, bazter batean bere marka den Karstadt-arekin, saltoki handiak deitzen zitzaien horietako baten eraikinarekin. “What if you were celebrated just for being you?”... [+]
Ikasturtearekin batera urtea hasten dugun horietakoa bazara, ni bezala martxa hartzen ibiliko zara momentu hauetan. Agendari hautsa kendu, laneko e-mail kontuak eztanda egin ote duen begiratu... Lanera itzultzeko depresioez, uda osteko minez, hitz egiten ibiliko gara baina saiatu beharko dugu honi buelta ematen, ezta? Ezin dugu urtea hasteko modu hau normalizatu. Azken urteotan, feminismoetan zaintza bizitzaren erdigunean kokatu behar dugula aldarrikatzen dugu, baina praktikan zenbateraino... [+]
Al-Nakbak, palestinar herriari bere jabego osoa lapurtzeko proiektu sionistaren hasiera da, hondamendiaren hasiera. Gaur-gaurkoz, AEB eta EBren konplizitateari esker, egitasmoa oraindik indarrean dago eta, gure lana, proiektu hori geratzea da, Palestinako herriaren eskubideen bortxaketari amaiera emateko eta ekialde hurbilean justizian oinarrituriko bake iraunkorra erdiesteko.
[Artikulu hau 2016ko apirileko Le Monde diplomatique-n argitaratu izan da eta Manu Robles-Arangiz Institutuak euskaratu du bere webgunean]
Enpresako eremu sozialean ez dago informazio ahalik osoena jaso eta eztabaida baten ondoren erabakitzeko eskubiderik. Lan-kontratuak ez du enplegatzaile eta langile baten arteko berdintasun harremanik ezartzen, erlazio asimetriko bat baizik, menpekoa alegia. Enpresa ez da inola ere beldurretik libre dagoen eremu publiko bat. Lana mantentzea jokoan bada, ez dago benetan boto librerik emateko aukerarik, zinez ez baitago zer hautatu.
Ni, okupatzaileen eta kapitalaren eskuko kartzela bihurtu duten Euskal Herri honetan preso nagoen hau, Herriaren aurrean agertzen naiz eta zuzenbidean hobekien dagokion bezala, zera diot.
Ezkerrak, bere adierazpen eta molde anitzetan, azken urtetan ez ditu bere historiako unerik goxoenak bizi; kapitalismoari loturiko baloreak nagusi diren Europa honetan bederen. Santiago Alba Rico filosofo eta idazle madrildarrarekin solastu gara eta azaldu dizkigu bere ustez zer egin behar lukeen ezkerrak mende honek ekarriko dituen erronkei aurre egiteko.