Migratzaile erdaldunek euskararekin sortzen duten harremanean aldagai askok eragiten dute, eta gainera, faktoreok pertsona beraren bizi zikloan alda daitezke. Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerlanean udalerri euskaldunetan bizi eta euskara ikasi ez duten hemeretzi lagun elkarrizketatu dituzte. Egileak Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu eta Ekhi Zubiria dira eta UEMAren Iñaki Arregi beka irabazi dute lan horri esker. Ikerlanean,... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Zelako pena eta tristura damaigun mendeak eta milurtekoak iraun dituen herria desagertzen ari dela ohartzeak! Europako herririk eta hizkuntzarik zaharrenak ei diren Euskal Herriak eta euskarak izena aldatu beharko dute laster. Edo Frantziako eta Espainiako Barne ministerioek behartuko dituzte aldatzera. Espainiako eta Frantziako probintzia huts baino ez dira izango. Bost, hain zuzen ere. Eta hizkuntza bi baino ez dira mintzatuko haietan: gaztelania eta frantsesa. Euskal Herria izateari utziko... [+]
Euskara munduko hizkuntza zailenetako bat dela dio mitoak. Euskara ikasi duten hainbat atzerritarren testigantzak batu ditugu "Euskara ikasteko prozesua" bideoan.
Gero eta gehiago dira euren borondatez euskara ikasten duten etorkinak. Euskara integrazio hizkuntza gisa ikusten dute. Bertakoentzat ere eredu dira, besteak beste euskara jakin bai baina erabiltzen ez dutenentzat.
Petra Elserrek hitzaldia eskaini zuen Hernanin. Etorkinen eremuaz eta euskaldunen eremuaz aritu zen hizketan. “Gu” eta “haiek” diskurtsoa alboratu eta bi eremuek euskal komunitate sendoan bat egitea irudikatzen du, hizkuntza-ardatza euskara dela. Jatorriz alemaniarra den Elserrek hamabost urte daramatza Euskal Herrian. Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da, atzerritarrak euskal mundura erakartzeko bideak lantzen ditu,
lan mundua zubi erabilita.
Pasa den astelehenean Petra Elser, itzultzailea eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendaria izan genuen gurekin Hernanin, Euskal Herriaren iruditeria berria sortzeko pista batzuk ematen. Pista asko eman zizkigun etorri berriekin lanean ari garenontzat.