ARGIA.eus

2021eko irailaren 21a

Nazioartea > Estaturik gabeko nazioak > Eskozia

2021-05-10 | ARGIA

Erreferenduma programan zeraman independentismoak gehiengo absolutua lortu du. SNP alderdia eta bere buru Nicola Sturgeon izan dira osteguneko hauteskundeetako irabazle nagusiak, baina Berdeen eserlekuak beharko ditu gehiengo absolutua osatzeko. Emaitzak ezagutu ondoren, Boris Jhonsonek Gales, Irlanda eta Eskoziako agintariak gonbidatu ditu “nazioen goi-bilera batera”, Erresuma Batuaren batasuna indartu asmoz.

Eskozia kanaleko multimediak
2020-07-02 | ARGIA
Eskoziako Gaelikoa hamarkada batean desagertu daitekela dio ikerketa batek, muturreko neurriak hartu ezean

Eskozian gaelikoak bizi duen egoera kezkagarria jarri du mahai gainean ikerketa batek. Etxean ez da apenas gaelikoz hitz egiten, nerabeek ez dute erabiltzen eta Eskozia mendebaldeko irletan sakabanatuta dauden adineko batzuek baino ez darabilte. Hizkuntza politika aldatu behar dela ohartarazi du ikerketak.


Alex Salmond errugabe deklaratu du Eskoziako justiziak

Bortxaketa saiakera eta sexu erasoa bezalako karguekin, bederatzi emakumeren aurkako hamahiru kasu zituen epaitegian Eskoziako lehen ministro ohiak. Hamargarren emakume batek ere jarri zion salaketa, baina fiskaltzak atzera bota zuen. Orain, Edinburgoko Auzitegi Gorenak errugabe deklaratu du.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako. Prozesu korapilatsu eta luzearen ostean, 67 milioi pertsonak, Erresuma Batuko biztanleek, agur esan diote EBri. Historian iltzatuta geratuko den mugarri geopoliko honen erroak eta ondorio batzuk aletu ditugu erreportaje... [+]


2020-01-14 | ARGIA
Sturgeon: "Kontserbadoreak beldur dira, badakitelako aukera ematen digutenean independentzia hautatuko dugula"

Eskozian independentziari buruzko bigarren erreferenduma deitzeko eskumenak eskatu zituen abenduan Eskoziako lehen ministroak, eta ofizialki erantzun dio orain Erresuma Batuko lehen ministroak: eskumenak ukatu dizkio. Independentziaren alde 80.000 lagun batu dituen Glasgowko martxaren ostean dator erantzuna.


80.000 pertsona atera dira kalera Glasgown independentziaren alde

Independentziaren aldeko zortzi martxa iragarri zituzten 2020rako, eta larunbatean egin dute lehena Glasgow hirian. 80.000 lagun atera dira kalera antolatzaileen arabera.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
"Brexit" zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko Komunen Ganberan.


Brent petrolio eremuan urre beltza Shell-ek eraman eta zaborrak Ipar Itsasoari utzi

Brent petrolioa esaten zaio erregai horren salerosketetan erabiltzen den petrolio gozo eta arinari, munduan urre beltzaren salerosketan erreferentzia gisa gehien erabiltzen denetako bat da. 50 urte baino ez dira pasatu Ipar Itsasoaren hondoan zulatuta aurkitu zutenetik baina hasia da urritzen. Laster, ordea, Brent izena eraman dezake ingurumen arazo konpongaitz batek: iturriok agortutakoan, horiek ustiatzeko eraikitako egitura handiak nork eta zein preziotan desmuntatu.


2019-11-22 | Axier Lopez
Hamalau sexu eraso leporatuta epaituko dute Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond

2007tik 2014ra bitartean Eskoziako lehen ministro izandako Alex Salmond Edinburgoko epaitegietan izan da asteazkenean. Hamar emakumeri hamalau sexu eraso egin izana egozten diote, tartean bi bortxaketa saiakera. Martxoaren 9an hasiko da epaiketa.


2019-10-16 | ARGIA
Eskoziako lehen ministroak independentziari buruzko erreferenduma eskatuko du aurten

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak “urtea bukatu aitzin” eskatuko du Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma. Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) ipar-ekialdeko Aberdeen hirian egindako konferentzian eman du aditzera egitasmoa.