Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Berlingo Brandeburgoko Atean Itoiz urtegiaren aurkako ekintza ikusgarria egin zuten

25
years ago
Brandenburgoko Atea atzean dutela, alemanierazko pankartak ondorengoa dio: "Natura zaintzeagatik bost urteko kartzela. SOS Itoiz".

24 January 2000,

Berlingo Brandeburgoko Atean Itoiz urtegiaren aurkako ekintza ikusgarria egin zuten. Brandeburgoko Atean kateatu ziren Itoizekin Elkartasuna taldeko zazpi kide eta pankarta erraldoia zintzilikatu zuten. Suhiltzaileek joan behar izan zuten kateak askatzera, eta Poliziak guztiak atxilotu zituen. Monumentuan kalteak eragin izana leporatu zien epaileak, eta isun gogorrekin mehatxatu.

Bira europarra abiatu zuten Itoizko urtegiaren proiektuan zeuden irregulartasunak salatu eta eraikuntza bertan behera uztea eskatzeko. Horretarako, fidantzapeko baldintzapeko askatasunaren baldintzak urratu eta Espainiako Estatutik kanpo joan ziren.

Bi 'solidario' preso jantzian, atxilotu zituzten unea.

Source:

Erredakzioa, Berlingo Brandeburgoko Ateraino eraman dute salaketa Itoizko ‘solidarioek’ (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urtarrilak 25).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

120
years ago