Eduardo Arrayet eta Ekain Martinez Lizarduikoaren artean osatutako Giza migrazioak lehen eta orain liburuak gaur egun gertatzen ari den migrazio-fenomeno konplexuaren irakurketa orokor, zabal eta kritikoa egiteko tresna izan nahi du. Horretarako batu dituzte gertakaria ulertzeko beharrezkotzat jo dituzten gai batzuk: besteak beste, migrazioen historia laburra azaltzen da liburuan; fenomenoari buruzko teoria eta eredu desberdinak; ekartzen dituen ondorioak; Europako, Espainiako eta Euskal Herriko migrazioak; inmigrazioa jasotzen duten herrialdeetan sortzen diren gatazka, aukera eta erronkak; estereotipo eta aurreiritziak, euskal gazteen ikuspegia agertuz; gaiaren inguruko hiztegia eta lotura duten web gune interesgarriak. y