Udal hauteskundeak burutu ziren Espainiako Estatuan. Alderdi errepublikanoek monarkiaren inguruko plebiszitu modura planteatu zituzten. Errepublikanoen garaipena erabatekoa izan zen, eta bi egunera Espainiako Errepublika aldarrikatu zuten. Alfonso XIII. erregeak ihes egin behar izan zuen.