Txiki eta Otaegiren fusilatzeen urteurrenerako deitutako greba debekatu zuten

Duela
50
urte

1976ko irailaren 25ean,

Txiki eta Otaegiren fusilatzeen urteurrenerako deitutako greba debekatu zuten gobernadore zibilek. Lehen urteurrenean greba orokorra deitu zuten Hego Euskal Herrian, eta herri gehienetan egin ziren manifestazioak, baita Baionan ere. Poliziak gogor kargatu zuen mobilizazioen aurka, eta zauritu ugari eragin zituen, haietako batzuk balaz. 1975eko irailaren 27an erregimen frankistak Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi Etxeberria etakideak exekutatu zituen FRAP erakundeko beste hiru militanterekin batera. Heriotza zigorrek erregimen frankistaren aurkako mugimendu zabala hedatu zuten Europan zehar. 

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.