Tijuana in Blue taldeak lehen kontzertua eman zuen Tafallan, Nafarroan

Duela
41
urte
Mikel Goñi Leoz 'Tryon' / ARGIA (CC BY-SA)

1985eko abuztuaren 18an,

Tijuana in Blue taldeak bere lehen kontzertua eman zuen Tafallan, Nafarroan. Ez zen nolanahiko hasiera izan: La Petra izeneko tabernatik ateratako elektrizitatearekin, inolako baimenik gabe kalean egindako kontzertua izan zen. Poliziaren auto bat bertara hurbildu zenean norbaitek botila bat jaurti eta istiluak hasi ziren gainera. Jendea korrika irten zenean, taldekideek lurrean botata jotzen jarraitu zuten.

 ARGIA / ARGIA (CC BY-SA)

Iruñeko punk-rock taldea zen Tijuana in Blue eta izorratzen ziena umorez salatzea gustatzen zitzaien. Kide karismatikoena Eskroto zen, izenez Marco Antonio Saenz de Acedo, gerora Gavilán gisa Kojon Prieto y los Huajolotes taldeko abeslari ere izango zena.

 Mikel Goñi Leoz 'Tryon' / ARGIA (CC BY-SA)

Iturria:

Jesús Pérez Artuch, De profesión: artista. Eskroto & Gavilán (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.