argia.eus
INPRIMATU
500 preso askatu zituzten Tennesseeko meatzariek AEBetan

Tennesseeko meatzariek 500 preso askatu zituzten. AEBetako hegoaldeko lan zigor-sistemak presoak esklabo gisa eskaintzen zizkien enpresariei, soldatak jaitsiarazi eta grebak lehertzeko estrategia gisa.

Tennesseeko meatzariei grebak ez egiteko konpromisoa sinarazi nahi izan zieten patroiek, baina gehienek ez zuten onartu eta kanporatu egin zituzten. Haien ordez presoak eraman zituzten lanera.

Langileak meategian lanean, 1910ean egindako argazkian.

Meatzariak matxinatu eta meatze gune osoa hartu zuten. Coal Creek gerra gisa bataiatu zuten gertaera hau AEBetako historiako langileen altxamendurik handienetakoa izan zen.

Askatutako presoak trenean garraiatu zituzten. Tennessee's Mining Troubles

Milaka meatzarik estatuko armadari aurre egin zioten esklabotza sistemari amaiera emateko. Konpainia errenditzera behartu zuten.

Meatzarien bilera baten ilustrazioa. Tennessee's Mining Troubles