Italiako Poliziak Mario Marotta hil zuen, Gasteizko M3ko sarraskia salatzen ari zela

Duela
50
urte

1976ko martxoaren 14an,

Italiako Poliziak Mario Marotta hil zuen, Martxoaren 3ko sarraskia salatzen ari zela. Ikasle mugimenduak eta Italiako ezker iraultzaileak antolatuta, Gasteizen poliziak hildako 5 langileen omenez eta errepresioaren aurka mobilizatu ziren Erroman. Espainiak Italian zeukan enbaxadatik igarotzean hasi ziren istiluak, manifestariek eraikina harriz eta molotov koktelez eraso zutenean poliziak benetako munizioa erabiliz erantzun baitzuen.

Bi manifestari zauritu zituzten, eta manifestazioarekin zerikusirik ez zeukan 53 urteko Marotta hil zuten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.