Poloniaren inbasioa abiatu zuen Hitlerrek eta II. Mundu Gerrari hasiera eman zion. Aurreko Mundu Gerra galdu ostean, zigor gogorrak jasotako Alemanian naziek nazionalismo etniko baztertzaileena ezarri zuten, eta bizi-espazioa zabaltzeko aitzakian politika espantsionistak martxan jarri 1938an. Europan hasitako gerrari nazioarteko potentziak gehitzen joan ahala gatazka nazioartekotu egin zen. 60 milioi pertsonak galdu zuten bizia ordura arte inoiz ikusi gabeko gatazka belikoan, gehienak zibilak. Hildakoetatik 27 milioi Sobietar Batasuneko herritarrak izan ziren eta 17 milioi Txinakoak.
Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. CrÃtica).