Pintaketa abertzalez bete zuten Begoñako Basilikaren ingurua, amabirjinaren egunean, frankismo betean

Duela
67
urte

1959ko abuztuaren 15ean,

Pintaketa abertzalez bete zuten Begoñako Basilikaren ingurua, amabirjinaren egunean, frankismo betean. Basilikara urtero egiten den erromesaldia baliatuz, eta agintari frankistak han izango zirela baliatuz, ibilbidea ikurrinaz ere josi zuten. Ondoko Dolaretxeko ur-andelean ikurrina handi bat ere altxatu zuten. Hego Euskal Herriko beste zenbait lekutan ere ikurrinaren koloreak margotu zituzten. Euskal Herriko erresistentzia antifrankistaren berpizte garaia izan zen eta ETA ere garai hartan eratu zen.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.