Ondarroan eskuin muturreko inkontrolatu bat atzeman zuten herritarrek

Duela
47
urte

1979ko abuztuaren 14an,

Ondarroan eskuin muturreko inkontrolatu bat atzeman zuten herritarrek. Kalez jantzitako guardia zibil bat zen, Ondarroako jaietan txosna eta tabernetan infiltratu gisa zebilena, baina jendearen arreta deitu eta urduri, berari begiratzen ziotenak pistolarekin mehatxatzen hasi zena. Ordu erdiz atxiki zuten udaletxean udaltzainen laguntzarekin, Guardia Zibila bere erreskatera agertu zen arte. Eraman zutenean tentsio handiko uneak bizi zituzten. Udalak gertaera salatu eta erantzukizunak argitzeko eskatu zuen. Herritar talde batek, bestalde, Udalaren jarrera salatu zuen, berehala joaten utzi ziotelakoan.

Iturria:

Cazan a un guardia civil «incontrolado» en Ondárroa (Egin, 1979ko abuztuak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.