argia.eus
INPRIMATU
Olaia Kastresana etakidea hil zen Alacanten, lehergailua esku artean zartatu zitzaionean

Olaia Kastresana etakidea hil zen Alacanten, lehergailua esku artean zartatu zitzaionean. Kide batekin zegoen Torrevieja hiriko apartamentu batean leherketaren unean. 22 urte zituen eta donostiarra zen.

 Euskaldunon Egunkaria

Batasunak mobilizazioak deitu zituen bere omenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu egin zituen eta istiluak izan ziren leku ugaritan. Haren hiletan egindako adierazpenengatik Arnaldo Otegi Batasunako burua epaitu zuten.

Donostian manifestazio jendetsua egin zen Batasunak deituta eta amaieran istiluak izan ziren. Pablo S. Quiza