Maddi Sansberro hil zen Sachenhausengo kontzentrazio esparruan, erresistentziako kide oiartzuarra

Duela
82
urte

1944ko azaroaren 13an,

Maria Josefa Sansberro Echeverria Maddi hil zen Sachenhausengo kontzentrazio esparruan, Alemanian. Saran, Larrunen magalean zuen Saint Ignace Hoteletik mugalari jardun zuen II. Mundu Gerran, kontrabandista izanda eskuratutako esperientzia baliatuz. Naziengandik ihesean zebiltzanei laguntzeko inguruan zebiltzan sare guztiekin kolaboratu zuen, eta Frantziako Armadaren Erresistentzia Erakundearen tenienteorde ere izan zen. 1944ko ekainaren 8an atxilotu zuten naziek, eta Sachenhausenera deportatu.

Iturria:

 Erik Gartzia, Maddi Sansberro, deportatu zuten erresistentea (Oarsoaldeko Hitza, 2021eko azaroak 12).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.