Lehman Brothersek porrot egin zuen AEBetan eta nazioarteko ekonomia krisi gogorra eragin zuen

Duela
18
urte

2008ko irailaren 15ean,

Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den krisirik bortitzena, hasieran finantzetakoa eta laster ekonomia osoa astindu zuena.

Krisi honen kudeaketak pobreen eta aberatsen arteko arrakala sakondu du bazter gehienetan: gobernuek bankuak erreskatatzeko sekulako dirutzak mobilizatu zituzten eta entitate pribatu hauen zorrak erosi zituzten. Ordainetan, Ongizate Estatua deiturikoa desegiteari ekin zioten eta nabarmen egin zuten okerrera herritarren bizi-baldintzek.

Langileen eskubide eta herritarren zerbitzu sozialetan murrizketa itzelak egin zituzten protesta handiak eraginez herrialde ugaritan.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.