Lau preso politiko kurdu hil ziren Ameden beren buruari su emanda, belauniko eta elkarri eskutik eutsita

Duela
44
urte

1982ko maiatzaren 17an,

Lau preso politiko kurdu hil ziren gauean, beren buruari su emanda, belauniko eta elkarri eskutik eutsita Amedeko espetxean. Erresistentzia-sinbolo bihurtu ziren eta Kurdistango askatasunaren aldeko martirien artean oso garrantzitsuak dira Mahmut Zengin, Eşref Anyık, Ferhat Kurtay eta Necmi Öner.

1980ko hamarkadan ia 300 preso hil ziren turkiarrek presoak era sistematikoan torturatzen zituzten kartzela horretan. Bi hilabete lehenago, PKK-ren sortzaileetako bat zen Mazlum Doğan kazetariak su eman zion bere buruari espetxeko ziegan, Newroz egunez. 

Iturria:

Cumhuriyet (2010eko irailak 7).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.