2016ko otsailaren 5ean,
Kontxu Odriozola hil zen, Euskal Herriko emakumerik ezagunenetakoa. ETBko Goenkale telesailean urte luzez Maria Luisa Galardiren papera antzeztu zuen. 1980ko hamarkadan Antzerti antzezpen eskolan hasi zen, eta geroztik Euskal Herria zeharkatu zuen hamaika antzerki taularatuz. Pantaila handian ere zenbait lan egin zituen, eta bere karreran Hotel Erzilia antzerki saria, Argia Saria eta 2008an Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria eskuratu zituen.
Amets Arzallusek elkarrizketatu zuen ARGIArako eta titular hau utzi zuen: "Zinemaldia espainolista hutsa da"
Iturria:
ARGIA, Kontxu Ordiozola aktorea hil da (ARGIA, 2016ko otsailak 5).