Kolonbian erreforma fiskalaren aurka protesta erraldoiak hasi ziren

Duela
5
urte

2021eko apirilaren 28an,

Kolonbiako Gobernuaren zergak igoeraren aurkako protestak hasi ziren. Milaka eta milaka lagun atera ziren kalera, batez ere Bogotá eta Cali bezalako hirietan, eta protestak hilabeteetan luzatu ziren. 

Herritarren haserrea ikusita, gobernuak erreforma bertan behera utzi zuen arren, mobilizazioek aurrera jarraitu zuten, neurri handi batean Poliziaren errepresio gogorrak elikatuta. Giza eskubideen aldeko erakundeek salatu zuten Poliziak indarkeria sistematikoa erabili zuela, hilketak, tiroketak, atxiloketa arbitrarioak, sexu abusuak eta beste zenbait gehiegikeriarekin batera. Poliziak 80 manifestari hil zituela dokumentatuta dago. 

Iturria:

Guillaume Long eta Lola Allen, Colombia y la obsesión del ‘enemigo interno’” (Le Monde Diplomatique en Español, 2021eko ekaina).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.