Karguekin aske utzi zituzten Luhuson atxilotutako bost bakearen artisauak

Duela
10
urte
Isabelle Miquelestorena

2016ko abenduaren 20an,

Karguekin baina aske utzi zituzten Luhuson atxilotutako bost bakearen artisauak. Jean Noel Txetx Etxeberri, Beatrice Molle-Hara, Mixel Berhokoirigoin, Mixel Bergouignan eta Stephane Etxegarai aske utzi zituzten epailearen aurrean deklaratu ostean, prokuradoreak hala eskatuta. ETArekin harremanak izan eta frogak suntsitzea egotzi nahi izan zieten, erakundearen armagabetze prozesua abiatzeagatik. Milaka lagunek adierazi zieten babesa bost ekintzaileei. Estatuek hartu nahi ez zuten ekimena gizarte zibilak hartu zuen azkenean.

Iturria:

Erredakzioa, Luhusoko bost atxilotuak auzipetu eta aske uzteko eskatu du prokuradoreak (Iparraldeko Hitza, 2016ko abenduak 20).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.