argia.eus
INPRIMATU
Juan Jose Elhuyar jaio zen, wolfram elementu kimikoa bakartu zuen zientzialari euskalduna

Juan Jose Elhuyar jaio zen Logroñon. Gurasoak lapurtarrak zituen eta Parisen ikasi zuen. Euskalduna zen eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen.

Bere anaia Faustorekin batera wolfram elementu kimikoa bakartu zuen lehen aldiz. Bergaran egin zuten aurkikuntza eta Gasteizen aurkeztu zuten.

Wolframioa GrrlScientist (CC BY 2.0)

Kolonbia oraindik Espainiaren kolonia zela, hango Minas de Colombiako zuzendari izendatu zuten eta Bogotan hil zen 1796an.