1468ko otsailaren 3an,
Johannes Gutenberg hil zen Alemanian, inprentaren asmatzailea. Txina eta Japonian VII. mendetik gutxienez egurrezko blokeen bidezko inprimaketa egiten bazuten ere, eta Korean letra mugikorreko inprentak asmatuak bazituzten ere, 20-30 letrako alfabetoetara egokitutako letra mugikorreko inprentak ondorio izugarriak izan zituen europar gizartean. Hori, baina, bera hil ostean etorri zen, bere ospea bezala, XV. mende erdialdetik aurrera jendea jabetu zenean, inprentaren iraultzak gizartearen alfabetatzean, hezkuntzaren hedatzean eta ideien transmisioan zuen indarraz.
Iturria:
Iturria: Asa Briggs eta Peter Burke, De Gutenberg a Internet. Una historia social de los medios de comunicación (Taurus).