Johañe Pitrau jaio zen, laborari menditarrak esnarazi zituen lider zuberotarra

Duela
97
urte

1929ko abuztuaren 17an,

Johañe Pitrau jaio zen, laborari menditarrak esnarazi zituen lider zuberotarra. Arhaneko Erbinia baserrikoa, ikuspegi aurrerakoiekoa, gaztetatik laborarien sindikatuetan sartua, landako bizitzaren aldeko borrokara engaiatu zen. Abeltzainak menditik baztertuko zituen proiektu turistikoen aurka gogor egin zuen. 1962an Frantziako Laborantza ministroa Barkoxeko Madalena mendira eramatea lortu zuen, eta bertan egin zizkion proposamenak Agriculture en Montagne txostenean bildu zituzten.

Iturria:

Pello Zubiaria Kamino, Laborari menditarrak esnarazi dituen lider zuberotarra (Larrun, 2012ko otsailak 26).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.