argia.eus
INPRIMATU
100.000 lagunetik gora bildu ziren Bobby Sandsen hiletan, Belfasten

Irlanda Iparraldean 100.000 lagunetik gora batu ziren Bobby Sands IRAko militantearen hiletan. Gose greban 66 egun egin ostean hil zen. Baraualdian zehar legebiltzarrerako hautatu zuten Sinn Fein ordezkatzeko. Ehunka presok adostu zuten astero pertsona batek abiatuko zuela gose greba mugagabea, gobernu britainiarrak preso politiko izaera onar ziezaiela lortzeko borroka luzearen parte gisa.

Beste bederatzi preso ere hil ziren borroka honetan.

Belfaseko auzo katolikoak zeharkatu zituen hileta segizioak.
Jendetza erraldoia Sandsen hileta egunean.
Robert Gerald Sands, Bobby Sandsen semea, bere aitaren hileta egunean, IRAko kidez inguratuta.

Azpian Sinn Feinek gose grebalariak oroitzeko eginiko bideo bat.