Iñaki Iparragirre etakidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian. Idiazabalgoa zen eta 18 urte zituen. Beste militante batekin zuen hitzordua Gipuzkoako kostako taberna batean.
Guardia Zibilak, ordea, betse kidea atxilotu eta torturatu zuen, eta informazioa aterata. tabernaren kanpoaldean itxaron zioten. Bertan agertu zenean Iparragirre, bere kidea ez zela etortzen ikusita, tabernatik atera zen. Orduan, polizia frankista batek dokumentazioa eskatu zion, korrika ihes egiten saiatu zen baina tiro bat jo zioten. Lurretik tiro egin eta hil egin zuen Jerónimo Vera sarjentua. Diktaduraren bertsio ofizialak eta erregimenaren egunkariek enfrentamendu gisa saldu zuen segada.
Lekukoen arabera, odolustuta hiltzen utzi zuten.
Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia (1967-1980) (Maiatz).