argia.eus
INPRIMATU
Ikurrina atera zuten kantxara Baskonia eta Askatuak saskibaloi taldeak, Gasteizko Mendizorrotzan

Ikurrina eskuetan zutela atera ziren kantxara Baskonia eta Askatuak saskibaloi taldeak, Gasteizko Mendizorrotzan. Ikurrina saskibaloi lehiaketa ofizial batean publikoki erakutsi zen lehen aldia zen eta oihartzun erraldoia izan zuen, oraindik ez baitzen legala Hego Euskal Herrian.

Realaren eta Athleticen arteko Atotxako derbia baina aste batzuk lehenago izan zen hau. Norabide berean, irailean Santurtziko Sotera traineruak ere ikurrina erakutsi zuen GP Nervión estropadan.