Herri Urratsera bidean zirenen aurka kargatu zuen Espainiako Poliziak Behobiako ordainlekuan, Irunen

Duela
40
urte
Polizia mugan autoen artetik. Gallego / Egin

1986ko maiatzaren 11n,

Herri Urratsera bidean zirenen aurka kargatu zuen Espainiako Poliziak Behobiako ordainlekuan, Irunen. Kontrola jarrita, Hego Euskal Herritik zihoazenei Senperera Seaskak antolatutako ikastolen aldeko jaira iristea zailtzea zuten helburu.

Bi kilometrotako auto-ilaran zain zeudenek, orduek aurrera egin ahala, bide bazterretan hamaiketako eta bestelako ekintzaz arindu nahi izan zuten itxaronaldia.

Jendeari pazientzia agortzen joan ahala, protestak hasi ziren eta furgonetan iritsitako poliziek liskarren aurkako materialaz bortizki jo zuten errepide hartan haien erruz ez atzera ez aurrera zeudenen aurka.

Iturria:

Iker Bizkarguenaga, Cargas policiales contra Herri Urrats, boicot institucional a Korrika (Naiz, 2024ko maiatzak 11).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.