1976ko azaroaren 7an,
Fernando Aire Xalbador bertsolaria hil zen Urepelen, omenaldi-egunean bihotzekoak jota. Odolaren mintzoa liburua egun hartantxe aurkeztu zuten.
Xalbador, jaiotzako izen-deiturez Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19an jaioa), bertsolaria eta artzaina izan zen. Wikipediak jasotzen duenez, bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zituen anitzetan; bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gai. Mattinekin batera, Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa(1976) bertso bildumak eman zituen argitara.
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia gertatutakoak sona handia eman zion. Orduan, buruz burukora pasa zen, Uztapiderekin txapela bila lehiatzeko. Epaimahaiaren erabakia, ordea, txistuekin hartu zuten Donostiako Atano pilotalekura bertaratu ziren ikusleek. Xalbadorrek, txistuak txalo bihurtu zituen bertsoa bota zuen orduan. Hala ere, txapela Uztapideri eman zioten.
Azpiko bideo honetan, egun hartan Urepelen zen Erramun Martikorenak ETB1en Klaudio Landari kontatu zion nola izan egun egun hura: