argia.eus
INPRIMATU
Elorrioko Felix Urtubi Erzilla hegazkin pilotua hil zen, frankisten aeroplano bati propio jota

Felix Urtubi Erzilla hegazkin pilotu elorriarra hil zen Madrileko batailan. Bere hegazkinarekin, bakarrik, italiar abiazioko hiru hegazkinen aurka borrokatzea egokitu zitzaion. Haietako bat eraistea lortu ostean, muniziorik gabe gelditu zenean bere hegazkinarekin etsaiaren bi aeroplanoetako baten aurka jotzea lortu zuen.