argia.eus
INPRIMATU
‘Euzkadi’ egunkariaren azken alea argitaratu zen

Euzkadi egunkariaren azken alea argitaratu zen. Euzko Alderdi Jeltzaleak 1913an bultzatako egunkari elebiduna izan zen, aktualitatea ikuspegi abertzale batetik kontatzeko xedez sortua. Bertan Lauaxeta, Orixe, Kirikiño edo Kizkitza bezalako idazleek hartu zuten parte. Bilbo frankisten esku erori zenean Falange Tradicionalista y de las JONSek bere instalazioak konfiskatu eta bertatik El Correo Español argitaratzen hasi zen.