Euskarazko testu luze zaharrena idatzi zuen Mexikoko inkisidore Zumarraga gotzainak, Etxeparek baino zortzi urte lehenago

Duela
489
urte

1537ko otsailaren 15ean,

Euskaraz idatzita dagoen eta ezagutzen den testu luzerik zaharrena idatzi zuen Zumarraga gotzainak, Bernat Etxepararen liburua baino zortzi urte lehenago. Durangarra jaiotzez, Mexikoko inkisidorea zen testu hori sinatu zuen unean eta 1547an Mexikoko lehen artzapezkiku izendatu zuten. Ez zuen erlijio kristautik gehiegi urruntzen zirenak sutan erretzeko gupidarik izan.

Enrique Otte-k aurkitu zuen 1979an, eta argitaratu. Gutunaren amaiera soilik dago euskaraz (ez osorik). Gaur egun arte ailegatu dena ez da 1537ko jatorrizkoa, ondoko kopia bat baizik.

Iturria:

Joxemiel Bidador, Klasiko bitxi, arront klasiko. (Pamiela). / Euskaltzaindia.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.