Euskara batua onartu zuen Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra amaitu zen Arantzazun

Duela
58
urte
Euskaltzaindiaren Arantzazuko Batzarrean bildutakoak: 1) Plazido Mujika. 2) 'Zeleta'. 3) P. Lafitte. 4) L. Villasante. 5) Imanol Berriatua. 6)M. Lekuona. 7) A. Ma Labaien. 8) Jose. A. Arkotxa. 9) Julita Berrojalbiz. 10) Balendin Aurre-Apraiz. 11) Eufronio Agirre (?). 12) Bernabe Berezibar (?). 13) K. Mitxelena. 14) K. Etxenagusia. 15) Andoni Amutxategi. 16) Anbrosio Zatarain. 17) Aita Julian Igorreko eta Gregorio Andueza (Aita Juan Zumarragakoa). 18) S. Onaindia (2). 19) Balendin Lasuen (?). 20) Juan M. Lekuona. 21) Jose Mari Allur (ez G. Aresti). 22) I. Sarasola. 23) M. Zarate. 24)J. Azpeitia. 25) Isidoro Baztarrika. 26) Patxi Altuna. 27) Pertika (semea). 28) Josu Oreg. 29) Oskillaso. 30) P. Xarritton. 31) Eusebio Osa (ez B. Gandiaga) eta Iñaki Beristain. 32) J.M. Torrealdai (?). 33) E. Larre. 34) R. Saizarbitoria. 35) R. Arregi eta Patri Urkizu. 36) J. San Martin. 37) Pedro Berrondo. 38) Libe Altuna. Euskaltzaindia

1968ko urriaren 5ean,

Euskara batua onartu zuen Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra amaitu zen Arantzazun. Urriaren 3an hasita, 1964an Baionan Txillardegik gidatuta eman ziren pausoak finkatu eta euskara normalizatzeko txostena aurkeztu zuen Koldo Mitxelenak. Helburua, euskalkien gainetik euskaldun guztiek ulertuko zuten hizkuntza komuna ezartzea zen, eta erdialdeko euskalkiak erabili ziren oinarritzat horretarako.

Biltzar hartan erabaki praktiko ugari hartu zituzten: ŕ beharrean rr erabiltzea; sh, ch, śś baztertu eta x erabiltzea; eta tch eta ch baztertu eta tx erabiltzea, besteak beste. H hizkiari buruzko eztabaida geroago etorri zen.

Gipuzkoa salbuespen egoeran zen ETAk Meliton Manzanas torturatzailea hil geroztik, eta tentsio giro hori biltzarrean ere igarri zen.

Iturria:

Andres M. Urrutia, Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018 (Iberoamericana Vervuert).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.