Donostian giza-zoo bat ireki zuten Igeldoko jolas parkean

Duela
100
urte

1926ko uztailaren 10ean,

Donostian giza-zoo bat ireki zuten Igeldoko jolas parkean. Senegalgo hiru tributako 102 pertsona jarri zituzten bertan, horietatik hamabost haurrak. Bederatzi egunetan haientzat propio eraikitako etxoletan jarri zituzten bizitzen, hurbiltzen zirenei euren bizimodu eta ohiturak erakuts ziezazkieten. Fournier enpresaria izan zen antolatzaile nagusia.

"Senegaldarren tribuko buruzagia, haientzat eraiki duten herrixka begiratuz". La Voz de Guipuzkoa

Europan ohikoa izan zen urte haietan euren kolonietako natiboekin halako giza-zooak antolatzea, haien irudi estereotipatua hedatu eta praktika kolonialista justifikatzeko, eta bisitarien iseka eta umiliazioak ohikoak izan ziren halako lekuetan.

Iturria:

Xalba Ramirez, Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan (Irutxuloko Hitza, 2024ko otsailak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...