argia.eus
INPRIMATU
Frankistak errendiarazi zituzten milizianoek Donostian, Loiolako kuartelean

Donostian frankistak errendiarazi zituzten Loiolako kuartelean milizianoek, hamar eguneko borrokaldien ostean. Uztailaren 18ko estatu kolpearen ostean, Loiolako kuarteleko militarrak hiria hartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Udaletxean, Nautikoan eta Maria Cristina hotelean gotortu ziren hasieran, baina atzerantz bota zituzten. Nafarroatik zetozen karlistak hirira heldu aurretik Loiolako kuartela hartzea hil ala bizikoa izan zen, eta bertako armak bereziki preziatuak izan ziren fronte popularreko kideentzat.

Mario Salegi. Verano del 36. Diario de un gudari. (Txalaparta).