2000ko urriaren 5ean,
desobedientzia zibil baketsua sustatzen zuten Joxemi Zumalabe Fundazioa, ABK Autodeterminazioaren Biltzarrak eta Bai Euskal Herriari eragiletako zenbait kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Baltasar Garzon epaileak gidatutako 18/98 makrosumarioaren baitako “Itzali” operazioa izan zen. Ondorengoak izan ziren atxilotuak:
Fernando Olalde, Carlos Trenor, Iñaki O'sea, Luix Barinagarrementeria, Sabino Ormazabal, PAtxi Azparren, Olatz Altuna, Mikel Aznar eta Jose Ignacio Uruñuela.
"Ordena konstituzionala iraultzeko" desobedientzia estrategia bultzatzea leporatu zieten, tartean EHNA euskal nortasun agiria jaulkitzea.
Epaileak euren ekintzak ETAren estrategiaren barnean kokatu zituen. Bederatzi atxilotuetatik bost zortzi hilabetez egon ziren preso.
Iturria:
Erredakzioa, Bederatzi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak, "desobedientzia zibila bultzatzeaz" akusatuta (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urriak 6)