Poltsarekin buruan kolpatu zuen neonazi bat Suedian Danuta Danielssonek

Duela
41
urte

1985eko apirilaren 13an,

Danuta Danielsson emakume poloniarrak bere poltsarekin buruan kolpatu zuen neonazi bat Växjön, Suedian. Faxisten martxa ikusirik sumindu egin zen, bera bezala judu zuen ama II. Mundu Gerran nazien kontzentrazio esparru batean egondakoa baitzen. Argazkia ikono bilakatu zen. Hala ere eskuin muturraren mehatxupean bizi izan zen, depresioak jo eta bere buruaz beste egin zuen hiru urtera. Egun brontzezko eskultura batek oroitzen du gertaeraren lekuan bertan.

Danielssonen estatua Alingsas-en. Blondinrikard Fröberg (CC BY 2.0)

Iturria:

Julia Carpenter (A woman to know).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.