2024ko abuztuaren 8an,
Carles Puigdemont Poliziaren muturren aurrean desagertu zen Bartzelonan, jendaurrean mintzatu ostean. Zazpi urte Belgikan erbesteratuta zeramatzala, Bartzelonan agerraldia iragarri zuen, PSC-ko Salvador Illaren inbestidura saioaren egun berean. Maiatzeko hauteskunde autonomikoetan hautatua izan zen Puigdemont, eta milaka lagunen aurrean mintzatu ostean, poliziak bera atxilotzea espero zenean, zenbait kideren laguntzaz jendartean desagertu zen eta mossoek antolatutako dispositibo erraldoiarekin ere ez ziren gai izan presidente erbesteratua atzemateko.
Iturria:
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da (ARGIA, 2024ko abuztuak 8).