Azkoitiko matxinada hasi zen, herritarrak jauntxoen aurka

Duela
260
urte

1766ko apirilaren 14an,

Azkoitiko herritarrak jauntxoen aurka matxinatu ziren. Eskari nagusia ogiaren prezioa jaistea bazen ere, jauntxoak gariarekin espekulatzen hasiak baitziren, gosetutako herri batek handikien gehiegikeriei emandako erantzuna izan zen.

Akordio batera iritsi ziren arren, segituan Azpeitian ere piztu zen matxinada. Hurrengo egunetan matxinada Gipuzkoa, Araba eta Bizkaira ere zabaldu zen.

Ez zen ordea gisa honetako matxinada bakarra izan, XVIII. mendearen bigarren erdialdean Europa osoan antzeko joera piztu baitzen.

Informazio gehiago:

1766an Azkoitian sortutako matxinada (Maxixatzen)

1766ko Matxinada (Wikipedia)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.