Anteo Zamboni 15 urteko gazte anarkista Benito Mussolini Italiako diktadore faxista hiltzear egon zen. Bolonian, Erromako Martxaren urteurrenaren ospakizunetan jendartetik Mussolinirengana hurbildu eta tiro egin zion.
Huts egin zuen ordea, eta jarraitzaile faxistek hil arte jipoitu zuten. Atentatuaren ondoren, gaztearen aitari eta izebari espetxe-zigorra ezarri zieten, gaztearen erabakian eragina izatea egotzita.