argia.eus
INPRIMATU
'Aitzol' idazle, euskaltzale eta elizgizon abertzalea fusilatu zuten frankistek

Aitzol idazle, euskaltzale eta elizgizon abertzalea fusilatu zuten frankistek. Donostiatik ihesean zihoala harrapatu, Ondarretako kartzelan sartu eta torturatu egin zuten. Kultur eragile bizia izan zen, eta Euskal Pizkundeko izen esanguratsuenetakotzat hartzen da.