argia.eus
INPRIMATU
'Agur' hitza debekatu zuen Lizarrako komandante militarrak bando baten bidez

Agur hitza debekatu zuen Lizarrako komandante militarrak bando baten bidez. “Izaera separatista” zuen edozein objektu, jantzi, egunkari, mapa eta buruzagi separatisten erretratu, busto edo figura Komandantzia Militarrean entregatzeko agindu zuen. Objektuen artean, besteak beste, euskal dantzetan erabiltzen zen txistua bezalako tresnak zeuden. 48 orduko epean zerbait entregatu ez izanaren sumorik bazuten, militarrek etxeak miatuko zituztela adierazi zuen, arduradunak zigortuz.