Durangoko Azoka 2022
Balorazio positiboa egun dute Durangoko Azokaren antolatzaileek: giroaz eta bisitari zein salmenta kopuruaz kontent agertu dira. Hurrengo azokari jarri diote data jada: 2023ko abenduaren 6tik 10era gauzatuko da 58. edizioa.
Zer da zailagoa, irakurlea adi mantentzea 300 orrialdeko luzera daukan istorio bakarrean ala lauzpabost orrialdetan zerbait gogoangarria kontatzea? Nobela ala ipuina, ipuina ala nobela: hau irakurtzen duzunerako Durangoko Azokan irabazteko ezer gutxi geratzen denez, literaturaren historiako debate klasiko batean galtzaile suertatu ohi den generoaz ariko gara azken egun honetan: ipuinaz.
Komikia leku bila dabil Durangon, baina asuntua ez dago oso erraz. Bi problema nagusi ditu, nik uste: lehenbizikoa, genero gutxietsia izan dela, zenbaiten begietan bineta eta bunbuiloak irakurtzea kasik ez irakurtzearen pareko zerbait izateraino. Eta bigarrena, gure egoera zehatza: hizkuntza biziberritzeko premia; horrek hitzari ematen dion zentraltasuna, irudiaren kaltetan. Hala ere, zerbait mugitzen ari da: titulu-kopuru majo bat, apustu ausart eta askotarikoak. Jarraian hautatu ditugunak bezalakoak, adibidez.
Kepa Junkerarekin panderojole aritu ziren sorginek ibilbide propioari ekin diote eta lehen diskoa aurkeztu dute Durangoko Azokan. Trikitixa eta panderoa alboratu gabe, gozoki gozoa gehitu diote Neomak sorkuntza-proiektuari: musika elektronikoa.
Garai nahasiak, tentsio soziala, krisi pertsonal eta kolektiboak, birpentsatzeko kontu asko: euskal liburugintza ez da bizi inguratzen duen gizartetik aparte. Horren isla izan liteke azken urteotan saiakerek eta, oro har, ez-fikziozko liburuek hartu duten protagonismoa. Mota horretako lanetan jarriko dugu arreta aurtengo Durangoko Azokan eskuratu daitezkeen liburuetan barrena egiten ari garen ibilbide tematikoen hirugarren kapitulu honetan.
Gorpua hor zegoen ni iritsi naizenerako, benetan. Ez, ez, nik ez dut zerikusirik. Bai noski, kontatuko dizut dakidana, baina ez da asko: Landako guneko parkingean sartu, aparkatu eta parez pare aurkitu dut, bi autoren artean, patata-zaku bat bezala lurrean botata. Ez dirudi profesional baten lana, ez. Badakizu, euskal kulturaren kontu hau amateurismora kondenatuta dago eta... A, hilketa diozu? Ba ez dakit, nik kontu hauetaz zero, nobeletan irakurri dudana besterik ez. Ze nobela? Bueno, bat baino gehiago dago, horretaz bai, hitz egin ahalko nizuke, inspektore jauna.
Lur hartu dugu. Planeta: Durango. Sentsazioak: arraroak. Oxigenoa: bost egunerako adina. Oharrak: martziano samarra da hau. Zibilizazio oso bat aurkitu dugu, gizaki arrunten antzekoa, baina paperaz elikatzen dena. Euskaraz idazten diren liburuak interesatzen zaizkiela dirudi. Ikerketa-metodoa: proposatu natiboei dieta tematiko bat, nola erreakzionatzen duten aztertzeko. Fikzio espekulatiboarekin hasiko dugu esperimentua. Hurrengo egunetan beste elikagai batzuk eskainiko dizkiegu.
Asteazkenetik igandera bitarte Durangoko Azokak ateak irekita izango ditu, eta egun horietan ARGIAk, urtero bezala, bere txokoa izango du Landako gunean, baita Andra Mari elizapean ere. Hemen gure standetan aurkituko duzun guztia.
Hainbeste liburu publikatu da aurten ere Durangoko Azokara begira, Landakon itsu-itsuan sartuz gero galtzea erraza dela. Hiri ezezagun bateko estazio batean bezain erraza. Lasai, zerbitzu publikoa emateko gaude hemen: generoka antolatutako bost linea aurkezten dizkizugu, nobedade literarioetan barrena erosoago bidaiatu dezazun. Hala ere, begiratu bi aldeetara zeharkatu aurretik: liburu batek beste liburu bat ezkuta dezake.
Beste urte batez Durangoko Azokan izango ARGIA, gure aldizkari, liburu, egutegi, joko eta gainerakoekin. Hemen aurkituko gaituzue:
ARGIA eta Bizi Baratzea guneak: Artekale 19-20-21-22 (informazio gunearen ondoan).
Inor Ez Da Ilegala eta Lurra Herriari Deika guneak: Durangoko alde zaharreko Andra Mari elizaren arkupetan.
Jakoba Errekondoren solasaldiak:
Abenduak 10, 18:00etan: Ilargiaren Egutegia
Abenduak 11, 11:00etan: Ilargia eta landareak 2023 urteko lanen... [+]
Antolatzaileek argi zuten bi urte ilunen ostean Azokak eztanda egingo zuela. Abenduaren 7tik 11ra, 176 parte hartzailek jarriko dituzte beren lanak kulturzaleen eskura, eta horietatik 34k estreinakoz. Ez dira berritasun bakarrak izango: abenduaren 9a “Gazte eztanDA!” izango da.
15 urte beteko ditu aurten Ahotseneak, eta hori ospatzeko bost eguneko egitarau oparoa izango da Durangoko Azokan. Askotariko 47 talde igoko dira taula gainera haien lanak aurkeztera.