Ekai Lersundi 16 urteko transexual ondarrutarrak bere buruaz beste egin zuen 2018an; Euskal Herrian oihartzun handia izan zuen gertaerak. Mutikoari buruzko dokumentala da Arantza Ibarraren Mi pequeño gran samurai, transexualitatearen gaineko tabuak apurtu nahi dituena. Italiako Omovies International LGBTQ jaialdian, metraje erdiko dokumental onenaren saria lortu du filmak.
Arraun egin zure planetaren alde Sabina Hourcade eta Lucie Francinik zuzendu duten dokumentala da. 2018an abiatu zen izen bereko mugimenduaren segipen bat proposatzen dute. Otsailaren 28an aurkeztuko dute dokumentala Miarritzeko Royal zinegelan 20.30tan.
Duela 50 urte lehen euskal abadeak sartu zituzten Zamorako apaiz-kartzelan, frankismoaren errepresioa salatzeagatik. Apaiz kartzela filmak historia hura gogoratu eta belaunaldi berriei helarazi nahi die.
Etxera itzuliko da: Oskar Alegriak duela bi urte utzi zion Iruñeko Punto de Vista zine dokumentaleko jaialdiko zuzendari izateari, eta asteazken honetan jakin denez, festibalaren 2020ko edizioa berak zuzendutako lan batek irekiko du, Venezian estreinatu zen Zumiriki-k.
Joan den urrian Ekuadorren gertatutako herri-altxamendua ulertzeko hainbat zantzu bildu ditu Juan Gorostidik azaroko Larrun aldizkarian; horien artean jatorrizko herrien urteetako borroka. Eta horren erakusgarri Alberto Muenalak eginiko dokumentalaren zati bat euskaratu dugu, 1992ko protesta ibilaldi bat laburbiltzen duena.
Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoz, sei gazteri eman die ahotsa Topatuk Zizelkariak dokumentalean. Proiektua finantzatzeko crowdfundinga martxan dago eta Durangoko Azokarako egongo da prest.
Azaroaren 12an izango da lehen aurrestreinaldia, Bilboko Zinebi jaialdian. Bertha Gaztelumendik zuzendu du proiektua.
Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.
2001ean euskal mendizaletasunean gertaturiko tragedia batetik abiatuta, munduko gailur handienak dauden lurretako herritarren sufrimendu eta esperantza ere erakusten digu Pumori, mendiaren alaba dokumentalak, himalaismoan askotan ezkutuan geratzen den hego aurpegia.