ARGIA  
         
 
2022ko uztailak 23tik 29ra www.argia.eus/literatura
 
Literatura BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Audio-liburuak · Euskal literatura · Ipuin kontalariak · Komikia · Liburu dendak · Liburu digitalen arorantz? · Liburu kritikak · Liburuak · Liburugintza · Nazioarteko literatura · Poesia · Zientzia-fikziozko literatura
 

Liburu kritikak

Sekula amaitzen ez den jolasa

2022-07-31 | Peru Iparragirre
 

Nosferatu zinema programa 1988an hasi zen, Donostia Kulturaren ekimenez Orotara 70 atzera begirako inguruko egin dituzte dagoeneko, leku eta garai ugaritako zinemagileak, zinematografiak, aldi historikoak eta askotariko gaiak ardatz izan dituzten zikloetan. 2008tik aurrera programa osatzeko liburuak argitaratzen hasi ziren, eta 2013tik hona euskarazko eta gaztelaniazko bana plazaratu dute. 2012tik programan parte hartzen du Euskadiko Filmategiak ere.

Luis Buñuel Aragoiko zinemagileari... [+]

 
 

Iritzia | Teknologia

Udako kosmogenesia

2022-07-31 | Diana Franco

Garai ezberdinetan gizakion kulturek aldaketak barneratu dituzte, kulturak inguruarekin sinbiosi batean bizi dira, jakinik inguru gisa ulertzen duguna gauza asko direla: espazio fisikoa, birtuala, gizakion artean harremanak egiteko moduak (inguruan eta munduko beste gizaki eta izakiekin)... Aldaketak norabide asko izan ditzake, eta noski, datorrena gogoko ez baduzu beste zerbait eragin dezakezu.

Zenbait aldiz pasatu zait aldaketa nire baitan sentitu dudala, batzuetan ulertu izan dut nire... [+]

 
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Zizeronena

2022-07-31 | Aritz Galarraga

Hamarkada eta mendeetan zehar norabide bat markatu zuten momentuak bildu zituen Stefan Zweigek Sternstunden der Menschheit liburuan: Konstantinoplaren konkista, turkiarren eskutik, 1453an, eta Ekialdeko inperioaren gainbehera, ondorioz; Handelen Mesias-aren jaiotza, 1741ean; Napoleonen porrota, 1815ean; hil aurreko unean Dostoievskik jaso zuen indultua, 1849an; Leninek Errusiarantz egin bidaia, 1917an –guztiak gizonezko, puntu negatiboa–. Jakitun zen, haatik, mugatuak zirela halako... [+]

 
 

Iritzia

Oihartzunaren hitza

2022-07-31 | Edu Zelaieta Anta

Hitza, pentsamenduaren oihartzuna ezpainetan”. Hala dio Ekaitz Goikoetxeak Balio erantzia aforismo liburu gozagarrian. Gu maiz ohartu ez arren, gogoaren oihartzuna ailegatzen bide da ahoaren ertzetara: barrenetik kanpora. Alfabetikoki ordenatutako aforismo bilduma berean, nolabaiteko hots errepiken jokoa irudikatuz, beste hau ageri da hemezortzi orrialde geroago: “Oihartzunak beti betetzen du hitza”.

Baiki, salgaien oihartzunak ozen aditzen dira hor-hemenka, gero eta... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide