2021eko otsailak 13tik 19ra www.argia.eus/literatura
 
Literatura BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Euskal literatura · Ipuin kontalariak · Komikia · Liburu dendak · Liburu digitalen arorantz? · Liburu kritikak · Liburuak · Liburugintza · Nazioarteko literatura · Poesia · Zientzia-fikziozko literatura
 

Liburuak

Plikak zekarrena

2021-02-21 | Igor Estankona
 
Bidaia (h)ariketak | Oihane Zuberoa Garmendia Glaria | Denonartean, 2020.

lruña Hiria Poesia Sariketaren epaimahaia Nafar Ateneoaren Iruñeko egoitzan batzartu da. Ines Castiella Imaz andreak, Unai Pascual Loyarte jaunak eta Nafar Ateneoko euskara eleduna eta idazkari Josu Jimenez Maiak aho batez erabaki dute sariketara aurkeztu diren 18 idazlanetatik Bidaia (h)ariketak izenekoari lehen sari bakarra ematea. Plika irekita, honakoa da egilea: Oihane Zuberoa Garmendia Glaria... [+]

 
 

Iritzia

Betaurreko lurrunduen halabeharra

2021-02-21 | Maialen Berasategi Catalán

Arauak haustea ez da beti gaiztakeria. Eta, kamarada maiteok, arauak haustea ez da beti transgresioa. Baina literatura ba omen da araua haustea. Logikaren araua, ohizkoarena, halabeharrarena hautsiz pizten ei da literatura neurri handi batean, harik eta, jakina, araua errepikaren errepikaz gehitxotan hautsi eta arau-haustea literatura ez baizik arau bihurtzen den arte, edo topiko, edo klixe, edo kolokazio ihartu (edo literatura txar, lerrake baten batek). Arau-hauste izanagatik, ordea,... [+]

 
 

Palestina

2021-02-17 | Lander Arbelaitz Mitxelena

Mourid Barghouti idazle eta poeta palestinar ospetxua igandean hil da, 76 urterekin, Jordaniako... [+]

 
 

Literatura

2021-02-16 | Peru Iparragirre

Urtero urtarrilean, ilbeltzean, Baztanen antolatu ohi den (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea... [+]

 
 

Komunikazioa

2021-02-16 | Mikel Garcia Idiakez

Epai moralak, lehia edo exijentziak oinarri dituen komunikazioaren ordez, bestelako hartu-emana... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide