2020ko urriak 17tik 23ra www.argia.eus/literatura
 
Literatura BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Euskal literatura · Ipuin kontalariak · Komikia · Liburu dendak · Liburu digitalen arorantz? · Liburu kritikak · Liburuak · Liburugintza · Nazioarteko literatura · Poesia · Zientzia-fikziozko literatura
 

Kontzertuak

Miranderen atmosfera musikala

2020-10-25 | Amets Aranguren Arrieta
 

Bete egin zuten Antzoki Zaharra igande arratsaldez Elena Setiének, Xabier Erkiziak eta Grande Days taldeak. Eta, haiekin batera, Miranderen poemek. Mirande izenez argitaratu dute diskoa aurten Forbidden Colours disketxearen zigilupean. Pasa den mendeko Jon Mirande poeta zuberotarraren sei poema musikatu eskaintzen dizkigute.

 
 

Literatura

2020-10-25 | Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Bi testu barnebiltzen dituen liburua da Xala. Lehenengoak liburuari izenburua ematen dio eta 1980an... [+]

 
 

Iritzia

Lamia

2020-10-25 | Katixa Dolhare-Zaldunbide

Joan den buruilaren 6an iragan da Saran Idazleen Biltzarra. Pazko biharamunean gertatzen da usaian Iparraldeko liburu azoka ezaguna. 2017az geroztik, gainera, bi egunez antolatua da: publiko zabalarentzat lehen egunean, bigarrenean profesionalentzat. Aurten, osasun egoerarengatik, bigarren egun hori ezeztatua izan da, baina lehena izan da, eta txalotzekoa da. Jendea hurbildu da, eta plazer handiz erakusmahaien artetik hara-hona ibili naiz ni ere, plazaratu liburu berrien aurkitzeko,... [+]

 
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Duras gara

2020-10-25 | Aritz Galarraga

Maitalea eleberria idazteagatik da batez ere ezagun Marguerite Duras: Indotxinan igarotako gaztaroari buruzko kontakizun autobiografikoa, zeinean neskato zuri nerabe baten eta amorante txinatar helduago eta aberatsago baten arteko amodiozko harremana azaltzen den, eskandalu bat. Baina ez zen izan sakonki markatu zuen nerabezaroaz idazten zuen lehen aldia. Arte kateko dokumental bati esker jakin dut: 1950ean jada ukitu zuen Frantziako kolonian bizi izandako iragan familiar mingarria, Un barrage... [+]

 
 

Nazioarteko literatura

2020-10-20 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Ingelesez idatzitako literatura distopikoaren hiru obra nagusiak euskaratu ondoren, Tafallako... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide