|
2023-01-22 | Asier Blas Mendoza |
Latinoamerikako bigarren olatu ezkertiarra AEBetako atzealdeko patioaren muina diren lau herrialde garrantzitsuetara iritsi da: Mexiko, Kolonbia, Peru eta Txile. Horrez gain, lehen olatu ezkertiarrak eta XX. mendeko latinoamerikar mugimendu askatzaileek egin ez zuten bezala, justizia sozialaren diskurtso integralago bat eraiki du.
Aurreko esperientzia ezkertiarrek masak pobreziatik ateratzeko ongizate politikak bultzatzea zuten xede. Logika sinple batetik pobreenen artean emakumeak,... [+] |
|
|
2023-01-22 | Ane Labaka Mayoz |
Buruan buelta-bueltaka nerabilen aspaldian. Banekien bazela zerbait, sumatzen eta sentitzen nuen, baina ez nintzen hitzetara ekartzeko gai, harik eta Lur Albizuk eta Eraitz Saez de Egilazek eskuz esku idatzitako Gureak ere badira. Desira, boterea, epika irakurri nuen arte. Ezinbestean, arkatzezko pare bat zeinu, azpimarra batzuk eta paperezko belarritxo bat gehitu nizkion liburuari hogeita hamabigarren orrialdean.
Gizonei buruz ari direlarik, honakoa diote bertan bi egileek:... [+] |
|
Soka luzea ekarri du eztabaidak. Idatzizkoetan ez ezik, baita lagunarte eta bazkalosteetan ere... [+]
|
|
|
|
2023-01-22 | Leire Narbaiza Arizmendi |
Aspaldian nengoen Teleberria ikusi barik, baina harira ez datozen arrazoiengatik parean tokatu zaizkit larunbat eta igande gauekoak. Eta argi geratu zait zergatik laga nion telebistako informatiboak jartzeari.
Duela urte asko oso gustukoa nuen albistegiak ikustea, baina denbora pasatu ahala, aspertu naute zeharo. Gero eta hutsagoak, gero eta berri ganorabakoagoak. Hotz handia denean, hotzaz dihardute. Eta elurra eginez gero, erdia baino gehiago malutek beteko dute. Ostean, kirolak eta... [+] |
|
|
2023-01-22 | Kimetz Arana Butroe |
Noizbait Siberiako lurretan ibiltzea zenuen amets, lur haiek zapaldu gabe ustekabean joan zara, ordea, hutsune handia utzita Meatzaldeko jende askoren bihotzetan.
Pyrenaica aldizkariaren ia sorta guztia zenuen etxean, mendi erreportaien bidez urrutira joaten zinelako. Behin esan zenidan munduko gerretan argazkilari izan nahi zenuela gaztetan, baina horren ordez euskal gatazkan murgildu eta urte pila preso izatera eraman zintuela biziak.
Ortuellako La Raleran jaio zinen, oraindik... [+] |
|
Iritzia | Materialismo histerikoa
|
2023-01-22 | Uxue Apaolaza Larrea |
Albistegietako sumarioetako lehen albisteak zein ziren ikusten aritu naiz, ideia bati tiraka. Baina etsi dut, edozeri buruzko edozer irakurriz, aktualitateaz pentsatzen jarri orduko, “uuuuu” luze bat entzuten dut. Eta amorrua sentitzen dut nire ez-parranda garaia orain egokitu delako. Aktualitatea kanta batean dago azken astean.
Ez naiz batere Shakirazalea izan, azken kantak eragin didanaren kontrakoa eragiten zidalako beti orain arte. Ez berak, bere kantek (eta folletoi... [+] |
|
Iritzia | Lurraldea eta arkitektura
|
2023-01-22 | Ula Iruretagoiena |
Urteko lehen astean Euskal Herriko Unibertsitateko eraikin guztiak itxirik izan dira. Ikasketarako liburutegirik ez. Hainbat kultur zentroren ordutegia, mugaturik. Batzuk gabon oporren luzaera eginaz, besteak urtearen nobedadea aurkeztuz. Astelehenetan itxirik mantenduko dira, edota ordubete atzeratuko dute ate irekiera. Hainbat osasun etxetako medikuaren gelaren atea krisketarekin dago, ez baitu oporraldien bueltan inor espero. Hauek dira publikoaren arreta duten espazioen itxialdiak, baina... [+] |
|
|
|
|
|
|