ARGIA  
         
 
2022ko azaroak 26tik abenduak 02ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Irakurleen gutunak
 

Iritzia | Materialismo histerikoa

Inoiz ez

2022-12-04 | Uxue Apaolaza Larrea
 

Pandemian gure jabetzetan itxi gintuztenean entzun genuen askotan, parentesiena. Parentesi bat gure bizitzan, eta gero jarraituko omen genuen gure bizitzekin. Denbora ezin da gelditu ordea, ez du ortotipografiaz gehiegi ulertzen, eta parentesietan gertatzen denak bizitza osoa baldintza dezake. Eta parentesi moduan hartu izan dugu kartzela ere.

Azken urteetan izan ditugu kartzelako bizitza hurbildu diguten lanak, ea kristalaren beste aldean bizi izan garenok behingoz barrukoaz jabetzen ginen... [+]

 
 

Iritzia | Lurraldea eta arkitektura

Deseraikitzen

2022-12-04 | Ula Iruretagoiena

Azaroak hitzaldi eta jardunaldiz blai utzi gaitu. Hiria eta arkitektura gaiak jo dutenetan, energia eta orotariko baliabide materialen kontsumoaren gaineko ardura agertu dute, bizi ditugun hilabeteen sintonia bat bezala, zirrikitu guztietan presente dagoena. Audientzia ikusita batzuetan ematen du badagoela eraldaketarako oinarriren bat mugitzen eta besteetan ezetz, zuzentasuneko hitz hutsak direla edota kapitalaren trikimailu bat batzuk gehiago pobretzeko gutxi batzuen poltsikoaren... [+]

 
 

Iritzia | Teknologia

Hezkuntzarako baliabide digital libreak

2022-12-04 | Diana Franco

Hezkuntzak bilatzen du pertsonak bizi duten mundua ulertzeko eta eragiteko baliabideak ematea. Mundua ez da estatikoa eta aldatzen doa, beraz hezkuntzan dabiltzatenak munduaren aldaketak zelan jaso eta ikasleei zelan bideratu bilatzen dute, hezkuntzaren espazioa eta gizartearen espazioa ahalik eta gertuen egon daitezen.

Enpresa munduan berdina gertatzen da, beti aldaketak sustatzen dituzten botereei pultsua hartzen geure bizi eta proiektuetan izan dezaketen eragina murrizteko, egokitzen... [+]

 
 

Iritzia

2022-12-04 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Preziorik ez duena, ez da

2022-12-04 | Irati Labaien Egiguren

Eskola amaitzean gurasoak haurrari ogitartekoa ekartzeak, zenbat balio du? Ogia eta urdaiazpikoaren prezioak batuta, gerturatuko al ginateke balio justura? Produktuen prezioen baturak ekintza horren balorea islatzen duela esateak badu akatsik; izan ere, badago kalkulaezina den balorerik zaintza jarduera horretan.

Balore kontzeptuak askotariko ezaguerak izan ditzake, besteak beste: norbanakook baloreak ditugu, eta ez dute zerikusirik kontu korrontean dugunarekin; gauzek eta zerbitzuek balio... [+]

 
 

Iritzia

Lanbrorik ez eztabaida honetan

2022-12-04 | Maialen Arteaga

Dikotomietan oinarritzen diren eztabaidek paisaia lanbrotzen dute. Epe luzeko begirada kamustu, eta arnas luzeko perspektibarekin aritzea oztopatzen dute. Zaila da parean duzun lanbroaz jabetu, eztabaidaren zutabe ezberdinak aintzat hartu eta ondorio edo kontsentsu batera heldu asmoz iritzi bat garatzea, are gehiago, egiaostean oinarritzen den komunikazio garai honetan. Sare sozialetan geroz eta arau eta baldintza gutxiago daude eztabaida giro sano batean emateko, eta hedabideek nekez laguntzen... [+]

 
 

Iritzia

2022-12-04 | Ane Ablanedo Larrion

1. Gure bizitzak plazerak gobernatuago izan beharko lukeela esango ligukete. Eta baietz, ongi... [+]

 
 

Iritzia

Futbolaz

2022-12-04 | Leire Narbaiza Arizmendi

Oso futbolzalea izan nintzen gaztetan, eta orain jasanezina zait. Ez naiz gai izan zehatz identifikatzeko zergatik gertatu zitzaidan, kontu konkreturik ez zen egon eta. Bakarrik dakit gogaituta amaitu nuela. Jarrera eta portaera desegoki eta nazkagarri askoren metaketak, eta negozioa lehenesteak sortuko zuten nire egonezina, seguruenera.

Kirol polita da futbola, taldekoa eta kolaboratiboa, baina botereak eta nagusikeriak gizonezkoen futbola bihurtu dute, nire ustez, gizartearen malura... [+]

 
 

Iritzia

O, DIY!

2022-12-04 | Beñat Muguruza Aseginolaza

DIY: Do it yourself. Egizu zerorrek, alegia. Edo hik heuk egintzank. Kontzeptu jainkoturik baldin bada gurean, eta bereziki musikaren munduan, horixe da. 90eko hamarkadan egin zuen eztanda inguru hauetan, eta badirudi jarraitzaile asko izaten segitzen duela oraindik ere.

Aldizkari honetan bertan elkarrizketatu zuten duela ez hainbeste musika talde amateur bat, eta lerroburua, klasiko bat: DIY filosofiaren esentzia bilatu nahi zutela; DIYaren sublimazio moduko baten arakatze etengabea. Bidea... [+]

 
 

Irakurleen gutunak

Diktadura inmobiliarioa

2022-12-02 | DesAtxikituak 47. artikulutik

 
 

Irakurleen gutunak

Justiziaren mailupean

2022-12-02 | Patxi Saez Beloki

 
 

Irakurleen gutunak

Ingurumen hezkuntza

2022-11-29 | Aritza Urrengoetxea Cordovilla

 
 

Irakurleen gutunak

Euskaraldia: helburuak eta gaizki-ulertuak

2022-11-29 | Beñat Albisu Etxeberria

 
 

Irakurleen gutunak

Grebak prebentiboak ote?

2022-11-29 | Koldo Zabala Atxa

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide