ARGIA  
         
 
2022ko azaroak 12tik 18ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Irakurleen gutunak
 

Iritzia | Materialismo histerikoa

Denbora

2022-11-20 | Uxue Apaolaza Larrea
 

Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar luketen klaseak, berandu umearen bila gurasoen etxera, argia piztu gabe jantzi, poltsan ezkutatu behar izan duzun txaketa (orban erakusketa bat dirudielako), motots batean ezkutatu dituzun soilguneak, mina sorbaldaren... [+]

 
 

Iritzia | Lurraldea eta arkitektura

Nekroarkitektura

2022-11-20 | Ula Iruretagoiena

Azaroaren 8a, munduak Hirigintza ospatzen duen eguna da. Ez da batere egun entzutetsua, ez da kaleetan egunaren oihartzunik izaten. Ze egia esan, ez dakit hirigintzak ezer duenik ospatzeko. Efemerediak dio plangintza eta komunitate urbanoa ingurune gertuarekin modu jasangarrian bizi dadin sustatzeko eguna dela. Hiri handi edo megapolisak sustatu ditu kapitalismoak, bizigarritasunaren ideia jakin bat bultzatuz eta hirigintza eta lurralde plangintzaren tresnekin eraiki da ideia hori; hirigintza... [+]

 
 

Iritzia | Teknologia

Sare sozialen negozio ereduak

2022-11-20 | Diana Franco

Orain dela 15 bat urte sare sozial gehienek plaza publikoa bailiran funtzionatzen zuten. Hodeien, adimen artifizialaren eta telekomunikazio bideen garapenarekin, sare sozialek handitu egin zuten euren erabiltzaileen bizitzen, jokabideen, ohituren eta pentsamenduen gaineko ezagutza. Horrek ahalbidetu zuen sare sozialek publizitatearen bidez pertsonen kontsumo eta jokabide asko bideratzea telekomunikazio korporazioetara. Covidak, gainera, bizipen digitalak areagotzeko beharra ekarri zuen, eta... [+]

 
 

Iritzia

2022-11-20 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Komunitate irudikatuez

2022-11-20 | Iker Iraola Arretxe

Nazionalismoari buruzko lan akademikoetan, nazioak komunitate irudikatu gisa definitu ohi dira askotan, ikuspegi teorikoaren arabera bestelako definizioak nagusitu badaitezke ere. Are gehiago, definizio hori eremu akademikotik atera eta beste espazio batzuetan ere erabiltzen da batzuetan. Ikuspegi horren jatorria Benedict Anderson politologo eta historialariaren Imagined Communities lanean topa dezakegu, zeina 1983an argitaratu baitzen lehen aldiz, ingelesez. Lana gaztelaniaz eta frantsesez... [+]

 
 

Iritzia

Euriborra

2022-11-20 | Iñaki Murua

Dagoen lehortearekin euri hotsa/hitza entzuterik ez bat, edozein baserritarri irribarre goxoa piztuko zaio eta hiritarrak berriz, patxadaz arnasberrituko ditu birikak, ez duelako suteen arriskua luzatzeko girorik egingo eta ez da sugarrek hegan bidalitako kedar eta  gilbak noiz hurbilduko kezkaz lotaratuko.

Baina hitzaren bigarren osagaiak borra du berekin eta hori ez da euriarekin ondo lotzen, agian kazkabarra, harria, txingorra... danborra jotzen... baratzeak, teilatuak, zuhaixkak eta... [+]

 
 

Iritzia

2022-11-20 | Amancay Gaztañaga

Gurina igurtzi dut gozo-gozo ogian eta eztia bota diot gainetik. Kafeari zurrutada eman diodan... [+]

 
 

Iritzia

Iparra non den

2022-11-20 | Edu Zelaieta Anta

Ozeano Atlantikoaren kalea. Ozeano Barearen kalea. Mediterraneoaren hiribidea. Kantabrikoaren hiribidea (sic). Istora ibaiaren kalea. Osegarpe ibaiaren kalea. Erraz aurkitzen da ura Gasteizko kale izendegian bilaketa eginez gero; hor-hemenkako putzu gezak eta gaziak agerian.

Ankara ibilbidea. Estrasburgo ibilbidea. Vilnius kalea. Eneida kalea. Europar Batasunaren plaza. Berpizkundearen plaza. Mito fundazionalak ikus ditzakegu, batez ere XXI. mendean eraikitako auzo berrietan; hiria Arabako... [+]

 
 

Iritzia

Eolikoez harago

2022-11-20 | Mikel Gomez

Energiari buruz ematen ari den eztabaidaren harira, ohar hiperlaburbildu batzuk:

1.Energia ez da soilik merkantzia bat, aurrebaldintza ekononomiko bat ere bada.

2. Petrolioa ordezkaezina da eta izango da, ez dezagun gure burua engaina.

3. Gure eredu energetikoa erregai fosilen menpekoa da, eta honen kalteak externalizatzen ditugu.   

4. EAE EBko CO2 isurketen batazbestekoaren gainetik dago.

5. Europan Luxenburgok bakarrik ekoizten du EAEk baino energia gutxiago.

6... [+]

 
 

Irakurleen gutunak

Euskal Hirigune Elkargoak eduki beharreko desafioa: departamendu propioaren sorrera

2022-11-18 | Beñat Maeztu

 
 

Iritzia

Burujabetzaren izenean, solitarioan tranpetan

2022-11-18 | Josebe Blanco

Panorama politikoa etsigarria da. Umezurtz sentitzen gara herritar asko: agintean daudenak, eta oposizioan daudenak ere, ez dira ausartzen esatera bizimodu kapitalista ero hau amaitu egin dela.

 
 

Irakurleen gutunak

‘Sorioneku’ Irulegiko eskua!

2022-11-17 | Tomas Elortza Ugarte

 
 

Irakurleen gutunak

Euskal jendarteari agiria

2022-11-17 | Asier Guridi Zaloña

 
 

Iritzia

Euskararen biziraupena etorkizun digitalago batean, Lauburua ikur lagungarri bezala?

2022-11-15 | Lauburuaren Biltzarra

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide