2022ko maiatzak 07tik 13ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Irakurleen gutunak
 

Iritzia

Zelatatuak

2022-05-15 | Adur Larrea
 
 
 

Iritzia

Hiru panpinadun matrioxka eta Europar Batasuna

2022-05-15 | Asier Blas Mendoza

Ukrainako gerran elkar konektatuta dauden hiru gatazka autonomo daude, hiru panpina dituen matrioxka bat bezala da. Lehena, txikiena, ukrainarren artekoa da. Batzuek ukrainar izatea ekialdeko ahizpatasuneko kide izateko modu bat bezala ikusten dute; besteek, aldiz, ukrainartasuna Erdialdeko Europako nazionalitate bat bezala identifikatzen dute Errusia asiarrari kontrajarriz. Batzuek Moskun bilatu zuten babesa, besteek Washingtonen. Azken horien aliatuak indartsuagoak direnez, besteak beste,... [+]

 
 

Iritzia

Konexioa

2022-05-15 | Nerea Ibarzabal Salegi

“Orrialde batean idatzitako berbak osatu gabe daude. Ez-fikzioko obra, poema edo nobela amaituko dira baten batek hartu eta bere arreta eskainitakoan. Konexioa kolaboratiboa da. Berbak irakurri egin behar dira esanahia izan dezaten”.
–Kae Tempest, On Connection–.

Zuk emango diezu esanahia berba hauei. Zubi bat agertu da bion artean, eta letrarik letra zaramatzat begietatik helduta, bazatoz. Beharbada ez dugu beste ezertan bat egingo zuk eta biok, edo hori uste izan... [+]

 
 

Iritzia

Seinaleak

2022-05-15 | Castillo Suarez

Hegazkinez bidaiatzen dudanean bakarrik egiten dut maiz. Egun osoa neukan Santiago Compostelan egoteko hegazkina hartu baino lehen. Lan eguna zenez, bakarra nintzen museoetan eta liburu dendetan. Maria do Cebreirorenak erosi nituen. Xela Arias zenari buruzko erakusketa batean sartu nintzen, hor ere bakarrik: A poesía do retrato. Erakusketak egilearen poema bilduma bat eta Xulio Gil argazkilariak 80ko eta 90eko hamarkadetan egindako erretratuak biltzen ditu. Bikotea osatzen zuten orduan... [+]

 
 

Iritzia

Ederki toreatutako zezenak gara

2022-05-15 | Ane Ablanedo Larrion

Utzi egin diot politikako albisteak fundamentuz segitzeari. Prentsari gainbegiratu azkarra gosaritan, geroagoko elkarrizketa edo erreportaje interesgarriren baten hautaketa, eta irratiko albistegi laburren zurrumurrua dutxa hartu bitarteko atmosferan. Kito, hori da nire denbora baliotsutik gertakari freskoak ezagutzeari eskaintzen diodan tartea. Total, zertarako? Nahi dutenaz informatzen zaigu, komeni zaienaz baino ez, interesatzen zaien bitartean, eta nahi duten moduan interpretaturik, noski... [+]

 
 

Iritzia

Gure helmuga: sexu askapena

2022-05-15 | Hiruki Larrosa

Lau urte dira Hiruki Larroxa proiektua abiatu genuela. 2018tik parekidetasun eta LGBT+ gaien bueltan lanean; eragiten, hausnartzen, sortzen, ikertzen... Bide ezberdinetatik eraldatzen eta iraultzen. Alegia, transfeminismotik formazioa, aholkularitza, ikerketa, bidelaguntza eta proiektu integralak garatzen gabiltzan hiru maritxu gara gu.

Eta ARGIAko lagunek eskaini diguten txoko honetan ere hausnartzen eta pentsamendu kritikoa sustatzen arituko gara. Sexu askapenerantz garrantzitsuak... [+]

 
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Literatura femeninoa?

2022-05-15 | Aritz Galarraga

Gehigarri kulturalek batzuetan betetzen dutela beren zeregina, aizue: halako batean ehizatutako pieza baten ondorioz iritsi naiz Siri Hustvedt idazlearen azkena, Madres, padres y demás, irakurtzera. Jaso dituen laudorio hiperbolikoak alde batera utzita –“XXI. mendeko Virginia Woolf”–, erantzun benetan argigarriak ematen dituelako. Adibidez hau, literatura femeninoa existitzen ote den galdetuta: “Existitzen bada, idazten duenaren gorputzetik bananduta dago... [+]

 
 

Iritzia | Teknologia

Beldurra, aldaketak eta zientzia

2022-05-15 | Diana Franco

XX. mende hasieran, Erresuma Batuan elektrifikaziorako erresistentzia handia izan zen. Frantzian eta Espainian elektrifikazioa 1920an jada abian zen bitartean, Ingalaterran 1940. urterarte ez zen bideratzen hasi. Arrazoia: gas konpainiek, merkatua ez galtzeko, elektrifikazioarekiko beldurra sustatu zuten herritarren artean.

Aldaketa teknologikoak gizarteratzeko historian egin den beldurraren erabilerari heldu nahi diot oraingoan. Beldurra, ezer ez bezala, gizakiak mobilizatzeko tresna bat... [+]

 
 

Irakurleen gutunak

Ez dira pasatu, eta ez dira pasatuko

2022-05-13 | Itziar Otaegi Tena

Larunbat arratsaldea Donostiako Easo plazan. Ehunka lagun bildu dira iragarritako abortuaren aurkako “prozesioari” aurre egiteko asmoz, deialdiaren atzean gordetzen direnen eta gordetzen denaren jakitun. Aspaldian ikusi gabeko aniztasuna nabari da bertaratutakoen artean: nerabe, gazte, heldu eta adineko, donostiarrak zein inguruetako herrietatik etorritakoak, bat eginik. Ordubeteren faltan, hasiak dira apainketa lanak, eta plaza eta inguruak pankartaz eta puxika eta kartulina morez... [+]

 
 

Ukrainako gerra | ANALISIA | UKRAINAKO GERRA

2022-05-10 | Zigor Olabarria Oleaga


   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide